GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-25
Gasteizko Errota auzoko gaztetxea hutsarazi dute
Atzo goizaldean, orain dela bi aste okupatu zuten Gasteizko Errota auzoko gaztetxean zeuden lagunak irtenarazi zituzten ertzainek, eta Segik jakinarazi zuenez, gazte bat atxilotu zuten. Horrez gain, Donostiako Morlans auzoko etxe bat bota zuten atzo, eta barruan zeuden zortzi lagunak «bortizki» eta «modu txarrean» atera zituzten.

GASTEIZ

Ertzaintzak Gasteizko Errota auzoko gaztetxea hutsarazi zuen atzo goizaldean, eta Arabako Segik jakinarazi zuenez, gazte bat atxilotu zuen. Zenbait gaztek orain dela urtebete lokala okupatu zuten, baina handik gutxira irtenarazi zituzten. Hala eta guztiz ere, joan den maiatzaren 14an gaztetxea berriro ere okupatu zuten.

Segik adierazi zuen: «Bi asteko balantze honetan hainbat gazte identifikatu dituzte eta atzoko desalojoan gazte bat eraman dute atxiloturik». Horrez gain, erakunde independentistak gazteentzat espazio liberatu berriak eraikitzea beharrezkoa dela esan eta proiektuak era autogestionatuan gauzatzeko aukera eskaintzeko eskatu zuen. Horregatik, eraso honi aurre egiteko borrokatzeko eta antolatzeko deia egin zion euskal gazteriari, haren ustez, espazio liberatu berriak sortzea eta egoera honen erantzule direnei aurre egitea ezinbesteko kontuak direlako. Era berean, hutsarazte honen ondorioz antolatzen dituzten mobilizazio guztietan parte hartzera deitu zuen Gasteizko gazteria.

Hutsarazteak eta mehatxuak

Donostiako Morlans auzoan urte askoan okupatuta egon den etxe bat bota zuten atzo. Udaltzainak eta ertzainak heldu zirenean, eraikinaren barnean zeuden zortzi lagun kanporatu eta identifikatu zituzten. Bertako lekukoek GARAri adierazi ziotenez, «modu txarrean» eta «bortizki» sartu ziren barrura mailu eta bestelako tresnekin. Etxea okupatuta egon da azken urteetan, eta atzo bertan jaso zuen Udalaren husteko agindua. Lekukoek esan zutenez, zortzi lagunak eraikinetik atera zirenean, hondeamakinekin etxea eraisten hasi ziren.

Bestalde, hainbat gaztek Bilboko Unamuno plazan okupatu zuten gaztetxea mehatxupean dagoela jakinarazi du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak, lokalaren jabeak salaketa bat jarri baitu. Hala ere, kultura proiektuen alde lan egiten jarraituko dutela adierazi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea