GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-25
Alvaro Uribek aginte makilari eutsiko diolakoan, ez dago hobetzeko itxurarik
Sei hautagai daude Kolonbiako presidente izateko lehian. Hala ere, emoziorik gabeko lasterketa da, inkestek Alvaro Uriberi ematen baitiote garaipen zabala. Iaz onartutako lege polemiko bati esker aurkeztu ahal izan da egungo presidentea. Polemikoak ere bere politikak: gerrillen eta ezkerreko mugimenduen kontrako errepresioa, AEBekiko menpekotasuna eta paramilitarren «amnistia», horren adibide. Hala ere, herritar askoren babesa lortu du.

DONOSTIA

Datozen lau urteotako Kolonbiako presidente izateko lehian sei hautagai daude, baina inkesten iragarpenak betetzen badira, Alvaro Uribek berretsiko du bere kargua.

Uriberen arerio politiko nagusia Carlos Gaviria da. Polo Demokratiko Alternatiboa ezkerreko koalizioko hautagaiak azken txanpan hartu dio aurre bigarren postuan zihoan Horacio Serpa liberalari.

Uribek botoen erdia lortu ezean bigarren itzulia egingo da, ekainaren 18an. Hala ere, Gaviriak zein Serpak bigarren sariagatik jokatu beharko dute, presidentziaren txapelak honezkero jabea daukalako.

Abstentzio oso handia

Zalantzarik ezaren eta ohiko abstentzioaren ondorioz, espero da bozkatzeko eskubidea duten ia 27 milioi kolonbiarren erdia baino gutxiago joatea hautestontzietara.

Hauteskunde kanpaina joan den domekan amaitu zen, legeak hala ezartzen baitu. Uribe ez beste hautagaiak kexu dira eztabaidarik gabeko kanpaina izan delako. Uribek irabazletzat jotzen du bere burua, eta, horregatik, ez du bere programa arerioekin aurrez aurre eztabaidatu nahi izan. Horrek eta Uriberen garaipen ia seguruak kanpainaren distira amatatzen lagundu dute, eta beste hautagaiak, beren egitasmoak azaldu beharrean, presidentearen akatsak nabarmentzen buru belarri aritu dira. Uribek kritikei aurre egiteko bere arerioei «mozorrotutako komunistak» izatea egotzi die.

Egungo presidentearen proposamena agintaldi honetako ildoaren jarraipena baino ez da. Gerrillen kontrako gerrarekin jarraitzea, Ameriketako Estatu Batuekiko (AEB) lotura sendotzea, eta «ekonomiaren susperraldiaren alde» lanean jarraitzea, funtsean. Lelo horiek emaitza oparoa eman diote orain arte, eta bide horri helduko dio datorrenean ere.

Uribek bere agintaldian segurtasuna eta egoera ekonomikoa hobetu direla lau haizetara zabaldu du. Beste datu batzuek, ostera, Kolonbiaren alde ilunago bat erakusten dute.

Distirarik gabeko Kolonbia

Segurtasunari dagokionez, gatazkaren ondorioz urtero gutxienez 3.000 zibil hiltzen dira, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) jasotako datuen arabera. Hiriguneetako indarkeriak beste milaka laguni bizia kentzen diola jakina da. Bahiketak dira Kolonbiako beste arazo lazgarri bat; urtero 1.900 pertsona bahitzen dituzte, munduan kopururik handiena.

Gatazkaren eraginez ere makina bat desplazatu daude Kolonbian. NBEren arabera, hiru milioi pertsonak utzi behar izan dituzte euren etxeak. Horietako asko, gainera, hiri handietako kanpoaldean sortu diren guneetan gelditu dira, osasun eta hezkuntza zerbitzurik gabe. 1999. eta 2003. urte bitarteko epea bereziki larria izan zen.

Uribek bultzatu duen “Justizia eta Bakea” planak ere kritika gogorrak bereganatu ditu. Teorian talde paramilitarrak desmobilizatzeko xedea duen ekimenak praktikan zigorgabetasuna eta amnistia dakarrela leporatu diote presidenteari. Modu berean, ustez segurtasuna bermatzeko sortutako Polizia talde berriak herritarren eskubideak urratu dituztela salatu dute.

Ekonomiari dagokionez, Nazioarteko Diru Funtsarekiko menpekotasunaren ondorio «komenigarriak» nabarmentzen ditu Uribek. Langabezia tasaren murrizketa, inflazioaren hazkunde neurtua eta finantza publikoen hobekuntza.

Bazterrean utzi ditu, aitzitik, horiek lortzeko egin behar izan dituen pribatizazioak, Administrazioko milaka eta milaka langileen kaleratzeak eta lanaren prekarizazioa ­lanpostuen herena baldintza oso txarrekoak dira­.



Apuntes
ELN y FARC hacen piña contra Uribe

El ELN se ha unido a la llamada a los colombianos que había hecho las FARC para que voten a un candidato que no sea Uribe. La clara victoria del actual presidente que pronostican las encuestas ha empujado a las guerrillas a modificar su postura histórica de abstenerse e incluso boicotearlas para animar a acudir a las urnas.

Despliegan a 220.000 policías y soldados

El Gobierno anunció ayer el despliegue de 220.000 soldados y policías para las elecciones del domingo. «Las autoridades militares cubrirán el 99% de los puntos de votación», dijo un general. Además, desde el viernes se prohíbe llevar armas, y vender y consumir bebidas alcohólicas desde el sábado.

Tres policías muertos en una emboscada

Una emboscada en Nariño ­departamento limítrofe con Ecuador­ atribuida por las autoridades a las FARC causó la muerte a tres policías y heridas a otros cuatro. La patrulla policial vigilaba la carretera cuando fue atacada con cilindros de gas llenos de explosivos y metralla, según un funcionario.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea