GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-05-25
- Giro (17. etapa) -
Piepoli eta Basso irabazle moztutako saioan
·Plan de Corones gaina ez zuten igo eguraldi gaiztoa zelako, eta espero zen ikuskizuna bertan behera geratu zen

17. etapa: Termeno-Plan de Corones, 133 kilometro.

Ezaugarriak: Hasiera batean,Passo delle Erbe eta Plan de Corones igo behar zuten txirrindulariek.

Sailkapenak:

1. Leonardo Piepoli (Saunier)3..21.26

2. Ivan Basso (CSC)d.b.

3. Jose E. Gutierrez (Phonak)15era

4. Franco Pellizotti (Liquigas)19ra

5. J.Alberto Perez Cuapio (Panaria)28ra

6. John Gadret (Ag2r)37ra

7. DamianoCunego (Lampre)41era

8. Gilberto Simoni (Saunier)48ra

9. Sergio Ghisalberti (Milram)58ra

10. Giampaolo Caruso (Liberty)d.b.

Gorabeherak: Scarponi (Liberty)eta Honchar (T-Mobile) ez ziren atera.

BILBO

Eguraldi gaiztoak Plan de Corones mendatera igoera oztopatu zuen atzo. Elurra, euria eta hotza protagonista izan ziren, eta antolakuntzak saioa moztea erabaki zuen.Beraz, espero zen ikuskizuna ez zen izan.Azken hamar kilometroetan besterik ez zen lehia izan. Emaitzei begira, Piepolik irabazi zuen Furcia gainean, Bassoren baimenaz, noski. Berriro ere, maglia arrosak aurkari guztiak atzean utzi zituen, eta Giroa poltsikoan du.

Irteeran, zerura begira ziren txirrindulariak, eta egun desatsegina aurkitu zuten. Helmugatik berri txarrak iritsi ziren: 2 gradu zero azpitik eta elurra; errepidea, berriz, garbi, baina egoera ez zen egokiena. Hortaz, azkeneko bost kilometroak kendu zituzten Furcia gainean amaitzeko, eta Passe delle Erbe ez zuten igo.

Bassoren garaipenaz inork ez du dudarik, baina podiuma jokoan da. Horregatik, Saunier Duvalek hartu zuen ardura 126 kilometrotan zehar. Maldan gora, Simonik huts egin zuen eta Gutierrezek italiarra menderatu zuen.Edonola ere, Simoni hirugarrena da, Savoldelli menderatuta.

Piepoli Simoniren zain geratu zen hasiera batean, baina berehala alde egin zuen txirrindulari ttipiak eta burua hartu zuen, Basso, Gutierrez eta Cuapio, hain zuzen ere.

Bassok ez zuen aurkaririk, eta Piepoliren gurpila segitu zuen helmugara arte. Saunier Duvalekoak bigarren garaipena ospatu zuen, eta CSCkoak beste urrats bat eman zuen Giroa eskuratzeko. Gutierrezek ere bigarren postua sendotu zuen.

Euskaldunei dagokienez, Garate, Lopez eta Flores itzel aritu ziren igoeran.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea