GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Urkullu: «Alderdien foroa prestatzea ez da biharko zeregina, hasita dago lana»
EBBk astelehenero egin ohi duen bilkuraren ostean, Ińigo Urkullu eledun jeltzaleak atzo azaldu zuen alderdiak bilduko duen foroa ez dela egun batetik bestera prestatzen. EAJk aldebiko harremanak aukera politiko ororekin dituela azaldu zuen. Batzokien aurkako «erasoak» zein Batasunaren aurkako auzitarako deiak ere gogor salatu zituen Sabin Etxean.

BILBO

Jose Luis Rodriguez Zapaterok igandean azaldu zuen ekainean hasiko dela Gobernua ETArekin hitz egiten, eta, horren harira, EAJk lehen agerraldia egin zuen atzo. Ińigo Urkullu aritu zen prentsaren aurrean, eta iragarpena «beharrezkotzat» jo zuen: «EAJk beti egin du elkarrizketaren alde, eta uste du prozesuari ekiteko nahiko froga daudela; baita gure herriko indarkeriaren amaiera behin betiko ziurtatzeko ere».

Hain zuzen, EAJk «Euskadirekiko konpromisoa» hartuta duela, bertan bakea egonkortzen ari dela eta normalizazio politikoak aurrera jarraitzen duela esan zuen. Horretarako, eta beste alderdiekin akordioak lortzeko, elkarrizketa politikoan sinisten dutela esan zuen; hori praktikan jartzen ei dute.

«Alderdi askoren arteko foroa ez da egun batetik bestera prestatzen. Jada hasitako lana da, eta EAJk aldebiko harremanak ditu alderdi politiko guztiekin», esan, eta hauxe gaineratu zuen: «Garrantzi handiagoa izango du eraginkortasunak eta zuhurtasunak, eszenaratzeak, liskarrak eta imintzioak baino. Hori dela-eta, mahai-inguru baten hasiera data erabakitzeko garaian, ez dugu sustatuko alderdien arteko eztabaidarik, ez eta gaitzespenik ere».

«Lan isil eta zuhurraren ordua»

Berretsi zuenez, beren lana «egutegiak, metodologiak, prozedurak eta eduki agendak a-dostea» da. «Gai honetan protagonismoekin aritzeak prestatze lanak arriskuan jartzen ditu. Lan isil eta zuhurraren ordua da, eta ez komunikabideen aurrean egunero eztabaidan aritzekoa», aipatu, eta «erantzukizunaren aldeko deia» egin zuen.

Iritzi zion «zilegi» zaiela aukera politiko orori euren aldarrikapenak egitea; «Baina, ez dirudi zentzuzkoa denik aukera politiko bakoitzak bere baldintzak aldez aurretik jarri nahi izatea mahaia osatu ahal izateko... helburua elkarrizketarako mahaia zailtzea edo ekiditea ez baldin bada behintzat».

Bestetik, Zapateroren iragarpenaren harira jeltzaleak esan zuen ezin dutela «ezikusiarena egin» azken astean 11 batzokiri egin «erasoen aurrean» ­gehie-netan margoketak egin, edota margoa jaurti zieten­, eta «onartezinak» direla esan zuen: «Erasoetan jarrera totalitarioa eta beldurgarria eduki zuten. Zinegotzi sozialista baten etxebizitzari ere egin diote eraso».

Halako jazoeren amaiera eskatu zuen: «Ez dugu biktimismoan erori nahi, baina ezin ditugu eraso horiek alde batera utzi ETAren aginduak jasotzen ez dituztelako. EAJren arabera, hain zuzen, irtenbideak bilatzeko foro baten sorreran honako baldintzak behar baitira: indarkeriarik eta bazterketarik eza».

Batasuna ere solaskidea da

«Orain arte isilik bagaude ere gogoan dugu 1998ko esperientzia. Eta Batasunak 2004an A-noetan adierazitako konpromisoan konfiantza osoa dugu», gaineratu zuen. Segidan, aldiz, alderdien foroari buruz, «solaskide politikoek beren funtzioa askatasun osoz bete ahal izatea» eskatu zuen, eta Auzitegi Nazionalak Batasuneko eledunei egin auzitarako deia «ulergaitza» dela salatu. «Zentzugabekeria da Espainiako Gobernua eta terroristak hitz egiten ari diren bitartean, Batasuneko buruzagi politikoak kartzelatzea aukera politiko jakin baten ordezkariak izateagatik. Politika eta demokrazia praktikan jarri nahi dituztenentzat, bideak itxi beharrean, ireki egin behar dira», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea