Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
«Udalakherri osoari aplikatzen dio ‘apartheid’a»
ONDARROA
Ondarroako ezker abertzalea EAJ eta EArekin hasi zen biltzen 2003ko
hauteskundeak izan aurretik, maiatzaren hasieran. Hilabete horretan, hain zuzen,
oraindik alkate zen Loren Arkotxa 18/98ko auzipetua izanik, kartzelaratu egin
zuten hilaren 23an.
Batzarretan, hauteskundeetara ez aurkezteko, Udala bera ez eratzeko, eta, azkenean, dimisioak aurkeztuz Udal paralelo bat aurrera eramateko proposatu zieten. Gaur egun arte, baina, ez dutela alde horretatik pausorik eman adierazi du Oier Otxoantesana hautetsiak, eta plenoetarako deia «ezkutuan eta ordu ez egokietan» egiten dutela salatu zuen. Horrela, herritarren bozken arabera, Herriarentzat plataformari zegozkion 6 aulkietatik 5 EAJ-EA koalizioak bereganatu ditu, eta, bestea, aldiz, PPk. Egoera hori gainditzeko beste saiakera bat egin zuten Azkoitian LOREGeko 182.2 artikulua aplikatu zenean, eta dimisioa aurkezteko eskatu zieten zinegotziei. Pauso hori emateko baldintzak ez zirela egokiak erantzun zieten. «Egun, baldintzak aldekoak dituztelakoan, saiatzen ari gara berriro, alderdi bakoitzarekin», jakinarazi zuen Otxoantesanak. Egoera horren ondorioak Udalean oso nabariak izan direla ziurtatu zuen hautetsi abertzaleak. Besteak beste, aurreko legealdiko Udal taldeak lortutako herriaren partaidetza galtzeaz gain, diru-laguntzen araudi berriak herriko taldeak itolarrian jarri dituela salatu zuen. «Apartheid herri osoari aplikatzen diote lotsa barik», salatu zuen. -
|