GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
Herri erabakiaren aurka, Joseba Egibar Lizartzako alkate

LIZARTZA

Lizartza bezalako udalerri txikietan are eta nabarmenago irudikatu izan da apartheid politikoaren ezarpena. Bi zerrendak soilik jaso zuten 2003ko udal hauteskundeetan herritarren konfiantza. Axurdario herri plataformak gehiengo nagusia eskuratu arren, EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar ezarri zen Lizartzako alkate. Legegintzaldi berriaren hasieran, Udala osatzeko harremanak izan zituzten Axurdario herri plata- formak eta EAJk. Joseba Egibar bera izan zen Lizartzan. «Orduan, Egibarrek argi utzi zuen hauteskundeetan herritarrek erabakitakoa errespetatuko zuela, eta beste hitz polit asko ere esan zizkigun», nabar- mendu du zerrendaburuak, Jose Antonio Mintegik.

Axurdario herri plataformak bozen gehiengoak lortu zituela kontuan hartuta, «bilera gutxi batzuk» izan zituzten bi indar politikoek. Mintegik salatu duenez, lanean jarraitzeko esan zien Joseba Egibarrek Axurdarioko kideei, eta eurak «ados» bazeuden, oniritzia emango ziotela egindako lanari, eta, «bestela, hor konpon». Bozen arabera udala osatzeko, egoera hone- tan legedi espainolak jasotzen duen zirrikitu bakarra, LOREG-eko 182.2 artikulua, indarrean jartzeko borondatea ere azaldu omen zuen EAJko kideak. Baina, antza denez, alderdi jeltzalearen zuzendaritzak ez zuen irtenbide bera ikusten. Egoera hori izanik, Egibarrek Axurdarioko hautetsiei esandakoaren arabera, lehenik eta behin pausoa beste herriren batean emanez gero, alkatetza kargutik dimitituko zuela zin egin zuen. Baina nahiz eta Azkoitian pauso hori emana egon, Egibarrek oraindik ere ez du inolako dimisiorik aurkeztu.

Axurdariok salatu duenez, orduz geroztik bilera eskaera ugari egin arren Egibarri, erantzunik ez dute jaso. Plataformako kideen esanetan, Egibarren jokaera «beste bide batetik» joan da: «Herritarrei bizkarra eman, jaramonik ez egin eta beren nahiak aurrera eraman».

Hiru urte hauetan udalgintzan jazo den gainbehera ere nabarmendu nahi izan dute. Batetik, urteetan lanean aritu diren batzorde ugari desagertu egin baita: kultura, hirigintza, jaien batzordeaŠ Bestetik, egin diren «udalbatzar bakanak isilean» egin dituztela eta horiek herritarren parte-hartzerik gabeak izan direla salatu du Axurdariok. Horixe, parte-hartzearen gainbehera, nabaritu da gehien herrian egunerokotasunean, Axurdarioren aburuz. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea