GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Kultura ministro espainolari EAJk Salamancako dokumentuak eskatuko dizkio

MADRIL

Salamancako dokumentuak itzultzeko eskaeraz jarduteko helburuarekin, Gobernu espainoleko Carmen Calvo Kultura ministroak EAJ taldearekin laster biltzeko konpro- misoa hartu zuen atzo. Bilkura horretan, gainera, ziurrenik datorren urtean “Gernika” margolan ezaguna EAEra ekartzeko aukeraz ere arituko dira. Senatu espainolean atzo egin saioan EAJk beste behin eskatu zion Zapateroren Gobernuari euskal herritar zenbaiti 36ko Gerran kendutako dokumentuak itzultzeko, egun Salamancako artxiboan dituztenak.

Javier Maqueda eledun jeltzaleak Calvori itaun zion ea bere Ministerioak zein asmo duen afera horretan, eta hark erantzun zion Gobernua iragan azaroan onartutako legea betetzera mugatzen ari dela. Legeak aipatzen du dokumentuak herritarrei itzuliko zaizkiela, betiere jabe legitimoek hori egiaztatzen badute. Calvok, gainera, jabe euskaldunak espainolen irizpide berekin tratatzen dituztela berretsi zuen atzo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea