Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
LOREGeko 182.2: bazterketa gainditzeko borondatearen isla
AZKOITIA
PNV-EAren aldetik oso garbi esan ziguten legearen aurka egon arren, legea
errespetatuko zutela, eta, beraz, ezin zutela ezer egin zegozkigun karguak
itzultzeko», esan du Ki- mue herri plataformak. Izan ere, EAJ-EA koalizioak
Kimueri zegozkion bi eserleku hartu zituen, eta, Batera-k, berriz, hirugarrena.
Azken indar politiko horrek 2005eko ekainean, «Egibarrek Lizartzan egin nahi
zuena ikusita», Kimueri bere eserlekuetako bat itzuli zion. Li- zartzan EAJko
buruzagia atzera bota arren, apartheid egoera gainditzeko lege espainolak
jasotzen duen zirrikitu bakana erabili zen Azkoitian: LOREGeko 182.2 artikulua.
Azkoitia izan zen euskal udalerrien osaketan bizi zen «egoera antidemokratikoa» iraultzeko aipatu legea aplikatu zen lehen herria. Herri eredugarria, beraz, gainontzekoentzat. Kimueko ordezkariek nabarmendu dute: «Legea, legea eta legea bete behar dela dioten horiei, legea betez lapurtuta dituzten aulkiak nola itzul daitezkeen erakutsi baikenien 2005eko ekainean». Orduz geroztik, EAJ-EAko ordezkariek, aldiz, EAJko EBBren «erabaki politikoa» zela argudiatzen zuten aurrerapausorik ez emateko, Kimuek salatu duenez. Euren aburuz, horrek noizbait «kostu politiko bat» sortu behar die, «herria beste behin engainatu egin baitute». Nahiz eta hasieran «udalgintzan aritzeko» zailtasun izugarriak izan, denborarekin aurrerapausoak eman dituztela esan du Kimuek, eta positiboki baloratu du hiru urte hauetan egindako ibilbidea. Azkoitiko herri plataforma udaletxetik kanpo egoteak «ezkerreko proiektuak behar den bezala defendatzeko aukerak murriztu» dizkiela nabarmendu arren, egoera berak «herriarekin batuago egotea» ekarri diela nabarmendu dute. Udalean aurkeztu beharreko hainbat proiektu eta egitasmo herritarrekin landu ditu epe honetan Kimue herri plataformak, eta horrek «aurrera begira zer ikasia» eman diela ere adierazi dute. Oztopoak medio, borondate politikoa egonez gero, «Udala demokratikoa ez izatea» irauli daitekeela diote. -
|