GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
Oztopoak gaindituz, salaketa nagusi

ELORRIO

Apartheid-a gainditzea helburu izan du ezker abertzaleak Elorrion ere, eta, horri eutsita, legegintzaldi hasieran EAJrekin hainbat bilera egin zituen. «Egoera eta legalitate espainola gainditzeko» gutxiengo batzuk planteatu zituen bertan Elorrixo Herri Bilguneak, baina, «goitik aginduta» zeukatela argudiatuz, ez zela inolako aurrerapausorik eman gogora ekarri du Niko Moreno hautetsiak. «Apartheid-a erabatekoa da, udal taldeek erabat onartu baitute Alderdien Legea eta haren ondorioak», esan du.

Hala ere, hiru urteotan, apartheid-aren salaketa gailendu da Elorrion. Egoera hau udalbatzarretan salatzearekin batera, kalean ere egin dute. Horrez gain, herritarren bozen arabera, Elorrixo Herri Bilguneari zegozkion sei eserlekuak hartuta zeuzkaten zinegotziei interpelazio indibidualak egin izan zaizkie.

Interlokuzio eza

Horren ondorioz, EAko zinegotzi batek udal batzarretara ez joatea erabaki du ­dimisioa aurkeztu ez badu ere­ eta PSEko beste batek dimisioa ematea lortu dute, baita bere ordezkoak ere, nahiz eta zerrendako laugarrenak kargua hartu duen.

Hala ere, herri plataformak ez duela inolako interlokuzio egonkorrik lortu agertu du Morenok, eta, Udalean «oposizio politikorik» ez dagoela nabarmenduta, apartheid-aren ondorioz «baldintza demokratikoak» desa- gertu eta herritarrengandik Udala erabat aldendu dela ziurtatu du. «Hori ez da herriak hautatu zuena», ohartarazi du Morenok. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea