GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
«Inork ez du urratsik egin egoera honi buelta emateko»

DONOSTIA

Gazi-gozoa. Horrelako balioespena egin du Baga Bogako hautetsi Josetxo Ibazetak hiru urte hauetako ibilbideaz galdetuta. Gazia, milaka eta milaka boz paperontzi batera «inpunitate osoz» bota dituztelako, Ibazetak esan duenez. Alderdi politikoek izandako jarrera ere gaitzetsi du Baga Bogako hautetsiak. Hauteskundeak egin ostean eta Baga Bogak eskuratu zituen hiru eserlekue-tan esertzearren, PPrekin izan ezik, gainerako alderdi politikoekin harremanak izan zituzten. «Hau pasada bat da» eta horrelakoak esaten zituzten bitartean, alderdi horiek egoera horretan apartheid-a eraman ahal izan dutela salatu du Ibazetak. Haren esanetan, inork ez du urrats txikiena ere egin egoera honi buelta emateko. «Herritarren borondatea errespeta zezaten» neurri zehatzak proposatu arren, beste alde batera begiratu dutela salatu du Baga Boga Donostiako plataformak. Are gehiago, erraztasunak baino gehiago oztopoak jarri dituztela dio Ibazetak.

Esaterako, Udalbatzaren Organoetako Araudia aztertu ostean, informazio batzordeetan parte hartzeko eskubidea zutela ohartu ziren Baga Bogako kideak. Horretarako, batzordeetako lehendakariak gonbidatu behar zituen. EAkoak, EAJkoak eta PPkoak dira batzordeetako lehendakari, baina guztiek erantzun «oso txarra» eman dutela nabarmendu du. Txosten juridiko bat eskatu zuten eskaria aztertzeko, zuzenean batzordean parte hartzen ez zietelako uzten. EAJko lehendakariak kanporatu ere egin zituen Baga Bogako kideak behin. Ibazetaren esanetan, honako hau dago argi: «Hiru urteotan nabarmen erakutsi digute apartheid egoera gainditzeko ez dutela borondate politikorik izan». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea