GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
Leitzan, indar bozkatuenak dauzka ateak itxita

LEITZA

Leitzako Larrain herri plataformak argi dauka azken hiru urte hauek negatiboak izan direla. 2003ko udal hauteskundeetan indar bozkatuena izan arren, zegozkion hiru aulkiak UPNk eta Aralarrek bereganatu zituzten apartheid politikoaren ondorioz. Hasiera-hasieratik egoera horri buelta ematen saiatu ziren, eta «udal paralelo bat» eratzeko proposatu zien talde abertzaleei.

Aralarrekin eta EArekin akordioa lortu zuen plataformak, baina, sinatzeko garaian, EAk atzera egin zuen. Orduan, LOREGeko 182.2 artikulua aplikatzeko lan egiten hasi ziren. «UPNk ezetz erantzun du beti, eta ilegalizazioaren alde argi agertu da. Aralar, aldiz, apartheid-ari aurre egiteko hitzez alde agertu bada ere, praktikan ez du inolako pausorik eman», salatu dute Larraingo kideek.

Leitzan, Euskal Herriko beste herri askotan bezala, hitz ederren gainetik, apartheid-a osotasunean gauzatu da. «Nola egon daiteke udal bat normalizatua indar bozkatuena zokoratuz eta berari dagozkion ordezkariak beste taldeen esku egonik?», galdetzen du Larrainek.

Udalean ordezkaririk ez izateak beste ondorio batzuk ere baditu. Ehunka herritarren eskubideak egunero zapuzten dituztela salatu dute plataforma abertzaleko kideek. Hala, herritarren borondatearen araberako proiektu politiko bat Udalak bideratzea ezinezkoa dela azaldu dute, eta plataformako kideek salatu dute Larrainek hiru urte hauetan aurkeztutako mozio gehienak atzera botatzen dituztela udal taldeek. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea