GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-25
Erakunde "apartheid"aren 3. urteurrena
Hernaniko Udala «gotorleku itxia» bihurtu da eta herritar gehienei bizkarra eman die

HERNANI

Legedi espainolak ezkerreko herri plataformen eta abertzaleen aurka ezarritako ilegalizazioari men egin zaiola-eta, udalerrietan ondorio nabarmen ugari izan da, eta are eta esanguratsuagoak izan dira Hernanin, historikoki ezker abertzaleak nagusitasuna izan duen herri guztietan bezala.

Bildu Hernanik jaso zuen herritarren boz kopuru handiena, baina hauteskundeak igaro bezain laster udaletxeko sarrailak aldatu izanak, ate nagusia itxi izanak eta «kontrol sozialerako kamerak» jarri izanak, bai eta Udaltzaingoaren buru gisa ertzain bat izendatzeak, argi irudikatu zuten ezker abertzaleari ezarritako apartheid-a. Horren erakusle izan zen, gainera, 2003ko ekainaren 14ko udal eraketa Hernanitik urrun egitea. Udaleko aretoa hernaniarrez lepo zegoen bitartean, Jose Antonio Rekondok eta gainerako alderdi politikoek Udala Donostian osatu behar izan zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan.

Hiru urte hauetan Hernanik izan duen eragin zuzenetakoa udaletxea «beren gotorleku itxia» bilakatu izana dela nabarmendu dute herri plataformako kideek, herritarren parte-hartzeari ere ateak itxi baitiz- kio Udalak.

soldata hirukoitzak

Udaletxea kamerez josteaz gain, Bildu Hernaniko ordezkariei Udalaren jardueren gaineko informazioa eskuratzeko oztopoak baino ez dizkietela jarri salatu dute; gainera, identifikatu ere egin izan dituzte.

Euskal preso politikoen argazkiak udaletxetik kendu, agintarien soldatak hirukoiztu, hirigintza proiektuen «hondamendia», pribatizazio dinamika, herri elkarte-eragileei diru-laguntzak murriztea, AHTren aldeko udal adierazpena osatzea herritarren nahiaren aurka... Nahiz eta oztopo ugari ezarri, Bildu Hernani, «baliabide urriekin baina arduraz, herriak emandako enkarguei eta ordezkaritzari» erantzuten aritu da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea