GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-05-29
Mikel Aramendi
Txikitoa

Bizitzako zama latzenetakoa izango litzateke oroimena, imajinazioaren atseginek samurtuko ez baligute. Esate baterako, gaur zortzi Bagdaden Tony Blair eta Nuri al-Maliki lehen ministroak elkarri bostekoa irribarretsu ematen ikusteak tripako min latza emango lioke iraganaren ezagutza eta oroimen apurra lukeen edonori... baldin eta imajinatuko ez bagenu protagonistek ere horrenbesteko memoria eta jakitea izango dutenez gero, beren tripako minak askoz handiagoa izan behar duela ziurki.

Politikak ohaide bitxiak elkartzen dituela jakitea gauza bat baita, eta Irakeko abenturaren inguruan ikusten ari garena beste bat. Aipatu kasuan, demagun. Maliki, irakiar lehen ministro berria, lau hilabeteko blokeoaren ondoren Jaafariren ordezko ‘ametigarri’ eta etorkizun itxaropentsu baten abiapuntu bezala aurkeztu zaiguna, ezezagun samarra da gure artean. Ez ordea britainiar edo estatubatuar zerbitzu sekretuentzat. Eta horiek beren agintari politiko gorenei helaraziko zizkieten txostenek esan dezaketenaren zatitxoa bederen imajinatzeak igarrarazten digu Blairrena bezalako keinuen alderantzia.

Infernuko txikitoen burua baitzen Maliki, aspaldi gabe, mendebaldar zerbitzuentzat. Al Dawa erakundeko arduradun gorenetakoa, Jaafari bezala, baina berezitasun batekin: Jaafari ‘teoriko’ bat zen bitartean, Malikik erakundearen ‘Jihaderako bulegoa’, beso armatua zuzentzen zuen Damaskotik. Lehen ministro berriaren biografia-izpiak ar- gitaratu dituzten hedabide mendebaldarrak datu horren irakurketa «positiboa» egiten saiatu dira, gainera, nabarmenduz S. Husseinen aurkako hainbat atentatu saio egin zituztela, etab.

Ez dute aipatzen, ordea, gaurkotasun ikusgarrizko ekarpen politiko-militarraren aita dela Maliki: ekintzaile suizidek leherrarazitako bonben asmatzailea, alegia. 81eko abenduan Beiruteko enbaxada irakiarraren aurka Al Dawaren adar militar horretako ekintzaile batek eginikoa hartzen da geroztik hainbesteko arrakasta izan duen eraso mota horren abiapuntutzat. 27 lagun hil ziren han. Gutxi, 83ko apirilaren 18an hiri berean Estatu Batuen enbaxadan egindako sarraskiaren aldean: 63 hildako. Eta zer esanik ez sei hi- labete geroago Beiruten bertan estatubatuar marine-en kuartelaren aurka lortutako top ten-aren aldean: 241 hildako. Denetan, Al Dawaren Jihad Bulegoa zegoen buru-belarri. Maliki, alegia. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskarak milaka euskaltzale batu ditu Elorrion
Euskal Herria
El PSOE halaga el apoyo de Imaz a aplazar la mesa y dice que se sentará «cuando toque»
Mundua
La ayuda llega con dificultad a Indonesia mientras siguen apareciendo cadáveres
Kultura
Un filme sobre el conflicto irlandés le da la Palma de Oro a Ken Loach
Kirolak
Basso se corona en Milán y apunta al Tour
Mundua
El cónclave de la UE se da de plazo hasta 2009 para salir de la crisis
Kultura
Un filme sobre el conflicto irlandés le da la Palma de Oro a Ken Loach
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea