|
|
|
|
|
Euskarak milaka euskaltzale batu ditu Elorrion
«Batzen gaituena» leloari erantzunez, milaka lagun joan ziren atzo Txintxirri ikastolak antolatutako Ibilaldiaren 28. ediziora. Eguraldi ederra euskaltzaleen lagun izan zen egun osoan eta bat baino gehiago itzalaren bila aritu izan zen, beroa zela-eta. Antolatzaileak oso pozik agertu ziren arratsalde-partera egindako balorazioan, baina ez zuten parte-hartzeari buruzko datu zehatzik eman. Ekitaldien artean, gazteentzako «jumping» delakoa izan zen nagusitu zena, aukeratzen zuenak alkoholimetroaren proba pasatu behar bazuen ere. Datorren urtean, Balmasedan izango da hitzordua.
|
ELORRIO
Eguna lainotuta esnatu bazen ere, goizean goiz heldu ziren Elorriora lehen bisitariak eta, ibilbidea ofizialki ireki baino lehen, lagun taldeak ikus zitezkeen dagoeneko bideari nondik heldu erabakitzen. Eguerdia baino lehen zerua oskarbi zegoen eta, azkenean, milaka lagun izan ziren euskararekiko konpromisoa adieraztera joan zirenak.Hasiera-ekitaldia Txintxirri ikastolan egin zuten eta, bertan, ikasle, irakasle eta gurasoak izan ziren, baita politika arloko hainbat ordezkari ere. Horrela, Lakuako Gobernuko bozeramaile Miren Azkarate eta Hezkuntza sailburu Tontxu Campos izan ziren bertan, baita Batasuneko Jone Goirizelaia eta Marije Fullaondo, Tasio Erkizia militante abertzale historikoa, AuBko hautetsi Joxerra Etxebarria, EAJko EBBko idazkari Josune Ariztondo, PSEko Isabel Celaá, EAko idazkari nagusi Unai Ziarreta eta EBko bozeramaile Mikel Arana ere. Euskalgintzako eta kirol eta gizarte arloko ordezkariak ere Ibilaldian izan ziren atzo. Horien artean, AEK-ko Edurne Brouard eta Mertxe Mugika edota Athleticeko presidentea, Fernando Lamikiz. Ikasleen dantzaz gozatu ostean, Iñaki Erroz Txintxirri ikastolako zuzendariak hitza hartu zuen eta ikastolak gizarteari irekita egon behar direla nabarmendu zuen. Horren ostean, jasotako babesa eta laguntza eskertu zituen eta aurrera begira lanean jarraitzeko asmoa agertu zuen. «Amets egiten trebeak izan gara beti Elorrioko ikastolakoak eta, etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu urte askorako», adierazi zuen zuzendariak. Agustin Asua Elorrioko alkateak, Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak eta Jose Luis Aurtenetxe Bizkaiko Ikastoletako Federazioko presidenteak honakoa nabarmendu zuten: «Euskara euskaldunak batzen gaituena da». Belen Graves Bizkaiko Kultura ahaldunak eta Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak ere berba egin zuten. Ibilbideari hasiera emateko, Txintxirri ikastolako irakasleak izan ziren protagonista. Txalo beroen artean zinta moztu ostean, ikastolaren alde lan handia egin zuten eta hil ziren irakasleak omendu nahi izan zituzten antolatzaileek eta, sentiberatasun handiz, senideak zinta zati bana eta arrosa gorria eskaini zizkieten.
Itzalaren bila Ekitaldia amaitu orduko, jendetza zegoen bildua bai herrian bai bost kilometro eta erdiko ibilbidean zehar. Eguzkiaren eraginez, kapelak nonahi ikus zitezkeen eta eguzkipean udarako kolorea hartzen saiatu zirenak zuhaitzen azpiko itzalaren bila amaitu zuten azkenean.
Ibilbide erraza izan zen Ibilaldiaren 28. edizioko antolatzaileek aukeratu zutena, guztiz asfaltatuta zegoena. Herriko kaleetatik ateratzen zen ibilbidea eta, Argiñetako landak zeharkatu ostean, hirigunera bueltatzen zen berriro ere.Elorriora joan zirenek bost guneren artean aukeratu ahal izan zuten. Gehienetan umeentzako lantegiak eta puzgarriak zeuden. Gazteei zuzendutako ekitaldien artean, berriz, jumping delakoa nagusitu zen eguneko lehenengo orduetatik. Hori aukeratu zutenek, baina, alkoholimetroaren proba pasatu behar izan zuten. Gizarteko fenomeno izatera iritsi den «botiloi» delakoari aurrea hartzeko eta hartaz kontzientzia hartzeko antolatzaileek hartutako neurria izan zen. Arratsalde aldera, musika izan zen nagusi gune gehienetan. Kandun Karamak erritmo afrikarrak jarri zituen guztientzat eta Sorkun taldeak, berriz, gazte ugari bildu zituen. Erromeria nahiago zuenak ere hitzordua izan zuen atzo Ene Bada musika taldearekin. Arantxa eta Pantxo taldeak ere kantaldia eskaini zuen. Jaia amaitu baino lehen antolatzaileek balorazio positiboa egin zuten eta, parte-hartzeri buruzko datu zehatzik eskaini ez bazuten ere, ekintza guztiak normaltasunez egin zirela nabarmendu zuten.
Balmaseda recoge el testigo para la cita del próximo año
El director de la ikastola Txintxirri, Iñaki Erroz, fue el encargado de entregar el testigo a los representantes de la ikastola Zubi Zaharra de Balmaseda, Joseba Arregi y Gorka Fernández, presidente y director del centro, respectivamente. Durante el acto que tuvo lugar en Arriola Kultur Etxea de Elorrio, Gorka Fernández adelantó el lema de la 29 edición del Ibilaldia:«Geroaren deiadarra» y recordó que hace siete años Ibilaldia ya estuvo en Balmaseda. Fernández expresó sentirse ilusionado por organizar la cita del próximo año y su creencia «en un proyecto euskaldun para nuestro pueblo». Subrayó también que el movimiento de las ikastolas desea crecer en Enkarterriak. El director de Zubi Zaharra animó a todos los euskaltzales a acudir a Balmaseda. -
Homenaje al montañismo por su apoyo y su aportación al euskara
ELORRIO
La Federación de Ikastolas de Bizkaia rinde homenaje cada año a personas o entidades que trabajan o han trabajado por la normalización del euskara. La 28 edición de Ibilaldia eligió a aquellos montañeros y grupos de montaña que «han trabajado desde el mundo de la montaña para impulsar el euskara», remarcaron los organizadores del evento.Imágenes de los montes y mendizales de Euskal Herria dieron paso a los homenajeados que, al subir al escenario, recibieron el cálido aplauso de los presentes. José Mari Etxaburu, Alvaro Arregi, el donostiarra Antxon Iturriza, Kepa Lizarraga, Josune Bereziartu, Alberto Iñurrategi y los hermanos Eneko e Iker Pou fueron los primeros en subir al estrado. La presidenta del Club Montañero de Estella, Axun Arrua; su homóloga en Lagun Onak Mendi Taldea, María Jesús Larrañaga; y Sergio Lekerika, de Ganguren Mendi Taldea, también recibieron un cálido homenaje por parte de todos los presentes en Arriola Kultur Etxea. Aunque no pudo estar, hubo una mención especial para el zuberotarra Robert Larrandaburu. Los responsables de la Federación de Ikastolas de Bizkaia quisieron remarcar la estrecha relación entre el montañismo y el euskara en Euskal Herria. «En nuestro pueblo la unión entre la montaña y el euskara siempre ha sido muy estrecha y testigo de ello es el hecho de que muchos grupos de montaña se han formada a partir de las ikastolas. La montaña siempre ha estado unida a la lucha por el euskara», concluyeron.
«Euskara bultzatzea eta mendi bat eskalatzea eguneroko lana da»
Josune BEREZIARTU
| Eskalatzailea
Mendia eta euskara lotu zuten atzo aurtengo Ibilaldiaren antolatzaileek eta, omenduen artean, Josune Bereziartu eskalatzailea egon zen. Taula gainera igo eta oroigarria jaso ostean, berarekin hitz egin zuen GARAk . Zer deritzozu jaso duzun
omenaldiari? Niretzat oso oroigarri polita izan da eta euskararen aldetik omenaldi bat jasotzea oso hunkigarria da niretzat. Nik uste dut egokiagoa izango litzatekeela beraiek omentzea, sekulako lana egiten baitute euskararen eta ikastolen alde. Gure sustraiak ez galtzeko oso garrantzitsua da hori. Ibilaldia bezalako ekimenak beharrezko
ikusten al dituzu? Bai. Horrelako kultur ekitaldiak, Euskal Herriaren nortasuna eta euskara bultzatzen dituztenak, ezinbestekoak dira. Herri baten esentzia hizkuntza da eta horrelako ekitaldiek jendea biltzea eta kontzientzia harraraztea lortzen dute. Oso garrantzitsua da egunerokotasunean, beti presaka gabiltzan garai hauetan gelditzeko eta, nola ez, ondo pasatzeko aukera izateko. Non da tentsioa handiagoa, mendian edo
omenaldietan? Euskara bultzatzea eta mendi bat eskalatzea eguneroko
lana dira biak eta horretan datza agian berdintasuna. Baina omenaldi bat
jasotzea oso gauza polita da. Gailurrera heltzen denean, emozioa sentitzen da
egoera bietan. -
|
|
|
| |
|
|
|
|
|