GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-29
Gaztetxeak jai herrikoiak nahi ditu Azpeitian
·«Bestelako saninazioak» antolatzeko, ekainaren 7an 21.00etan izango den batzarrean parte hartzeko dei egin dute

AZPEITIA

Azpeitiko gazteek ez dituzte gustuko egun herrian ospatzen dituzten jaiak. «Ez dira herritarrentzat antolatzen, gehiago begiratzen zaio kanpotik etorriko den jendeari. Ikuskizunetara mugatzen dira», adierazi dute eta, askotan, bertokoa baino beste kultura bat bultzatzen dela uste dute. Orokorrean, soilik ikusteko diren ekitaldiak direla esan dute eta, gainera, sexuen arteko parekidetasuna bermatzen ez dela salatu dute.

Aipatutako akatsak San Inazio jaietan ikusten dituzte bereziki. Azaldu dutenez, jai batzorde ireki baterako deialdia egin arren, «ez ereduaren inguruko eztabaidan ez antolaketan ez da bermatzen herritarren parte hartzea», ordurako Udalak egitaraua erabakita duelako.

Aurten bestelako saninazioak nahi dituzte. «Kolorea eta bizitasuna» eman nahi diote jaiei, eta asmo horrekin ekainaren 7an 21.00etan gaztetxean egingo duten batzar batera deitu diete herritarrei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskarak milaka euskaltzale batu ditu Elorrion
Euskal Herria
El PSOE halaga el apoyo de Imaz a aplazar la mesa y dice que se sentará «cuando toque»
Mundua
La ayuda llega con dificultad a Indonesia mientras siguen apareciendo cadáveres
Kultura
Un filme sobre el conflicto irlandés le da la Palma de Oro a Ken Loach
Kirolak
Basso se corona en Milán y apunta al Tour
Mundua
El cónclave de la UE se da de plazo hasta 2009 para salir de la crisis
Kultura
Un filme sobre el conflicto irlandés le da la Palma de Oro a Ken Loach
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea