- Laudioko Nazioarteko Sari Nagusia -
Rovira eta Fito Garcia batera helmugaratu ziren
·Andalucia taldea Euskaltel-Euskadi, Saunier Duval eta Kaiku multzoak gailendu zitzaien
LAUDIO
Andalucia-Paul Versan taldeak primerako garaipena erdietsi zuen atzo Laudioko Nazioarteko Sari Nagusia-Arabako Klasikoan. Jaume Rovira eta Fito Garcia batera heldu ziren helmugara eta garaipena Rovirak eskuratu zuen. Malkuartuko bigarren igoeran ihes egin zuten eta helburua lortu zuten. Koldo Gil (Saunier Duval) eta David Herrero (Euskaltel-Euskadi) saiatu ziren, baina berandu atera ziren atzetik.Andaluziako taldeak denboraldiko seigarren garaipena poltsikoratu zuen. Izan ere, maila bikaina ematen ari dira eta etapak irabaztea lortu dute Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Errioxan, eta bi Katalunian. Hortaz, atzokoa ez zen horren ustekabea izan. Laudioko Klasikoa ibilbidearen bigarren zatian erabaki zen, hots, azken 35 kilometroetan, hirugarren mailako Malkuartu eta Garate mendateak gainditurik. Lehendabiziko igoeran, Herrero saiatu zen, baina Kaikuk eta Saunierrek gertutik eutsi zioten Bilboko txirrindulariari. Azken bira 18 txirrindularik eman zuten buruan eta haiek lehiatu ziren garaipena eskuratzeko. Honako hauek izan ziren iheskideak: Gil, Cobo eta Ventoso (Saunier), Fito Garcia, Rovira eta Sanchez (Andalucia), Cox,Cheula eta Arreitunandia (Barloworld), Herrero eta Etxebarria (Euskaltel-Euskadi), Losada eta Garcia azken bi urteko irabazleak (Kaiku), Otxotorena (Orbea), Hernandez (Relax), Latasa (C. Valenciana), Muraglia (LPR) eta Ramirez (Spiuk).
Andalucia taldearen erasoa Euskaltel-Euskadi, Saunier eta Kaiku faborito ziren, baina Andaluciak ezustekoan harrapatu zituen. Rovirak hanka egin zuen Malkuartu igoeran. Talde nagusiak ez ziren ondo konpondu eta egoera ikusita Fito Garciak hanka egin zuen.
Bi taldekideak jaitsieran elkartu ziren eta lan bikaina egin zuten txandak ematen. Andaluziako taldearen helburua Rovirak ordekan lan egitea zen Fito Garciaren alde. Guztira, 33 segundoko aldea lortu zuten Garate baino lehen. Edonola ere, Rovirak taldekidearen erritmoari eutsi zion Garaten, asko sufritu zuen arren. Horregatik, atzetik aldea murriztu zuten 12 segundora, Herrerok, Ramirezek, Hernandezek eta Gilek. Azken hori zalantzan zen irteeran belauneko mina izan duelako azken hilabeteetan;atzo sasoian dagoela frogatu zuen eta sekulako jaitsiera egin zuen. Nafarrak ez zuen helburua lortu, eta helmugan Fito Garciak garaipena eskaini zion Rovirari eta Bartzelonakoak estreinaldia egin zuen. Eguzkia txirrindularien lagun izan zen atzo betiko 175 kilometroko ibilbidean zehar.Lehendabiziko kilometroetatik lasterketa eroa izan zen. Altube gaina (42. kilometroan) baino lehen, Anton gaztea
(Euskaltel-Euskadi) eta Oarbeaskoa (Kaiku) izan ziren protagonista. Gero, 15
gizonek ihes egin zuten eta Euskaltel-Euskadik haiek harrapatzea lortu zuen;
baina ezin izan zuten hirugarren garaipena erdietsi etaAndalucia taldea gailendu
zen.
El vencedor: «Media victoria es de mi compañero Fito García»
LAUDIO El catalán Rovira se mostraba muy satisfecho de haber estrenado su palmarés profesional en el Gran Premio Laudio. «Es mi segunda temporada y ya deseaba que llegara la primera victoria. El sabor es muy dulce», comentó. No dudó el de Barcelona en agradecer el trabajo de su equipo y en especial el de Fito García. «Media victoria es suya», adelantó.«Ha sido fundamental y todo el mérito es suyo:él me ha dicho que si llegábamos los dos juntos ganaba yo. Se ha dejado la vida y se ha portado fenomenal». El vencedor confesó que venía «tranquilo» a Laudio, tras pulir su forma en la exigente Volta a Catalunya. «Terminé bastante reventado, y esta semana he estado asimilando el esfuerzo. Catalunya me ha dado la puntilla que me faltaba», aseguró Malestar de Herrero Herrero, por su parte, mostró su enfado en la línea de meta. «Saunier y Kaiku tenían una fijación conmigo. Estoy bastante molesto porque el marcaje ha sido excesivo, y al final ellos también se han quedado sin la victoria».
|