- Timber Sport
Larretxeatarrak nagusitu dira Doneztebeko proban
DONOSTIA
Sthil etxeak antolatzen dituen Timber Sport proba konbinatuak atzo izan zuen bere lehiaketa Euskal Herrian. Trontzarekin, aizkorarekin eta motozerrarekin izaten dira proba horiek, eta Euskal Herrian, orain arte, nafarrak bakarrik ari dira. Atzo, Donezteben, 300 ikusle ingururen aurrean, Larretxeatarrak nagusitu ziren, eta azkenean onena, Patxi Larretxea izan zen.
Aizkoran, altueran mozten, trontzan, epai bat ematen, eta enbor bat zutik aizkorarekin mozten, Patxi Larretxea izan zen azkarrena. Motozerrarekin lurrean bi epai ematen, eta etzanda enbor bat aizkorarekin mozten, berriz, Donato Larretxea. Proba guztietako denborak batuta, Patxi Larre- txea izan zen azkarrena. Bigarren bere anaia Donato izan zen, eta hirugarren, berriz, Felix Etxeberria.
|