- Sokatira
Nuarbek oso gertu dauka 680 kiloko txapela
DONOSTIA
Nuarbek oso gertu dauka 680 kiloko lur gaineko Euskal Herriko txapela, jokatu dituen bi neurketak irabazi egin baititu.
Herenegun, bigarren jardunaldia jokatu zuten Azkoitian, eta gipuzkoarrak nagusitu ziren berriro ere. Lan asko egin eta izerdi asko bota behar izan zuten Gaztedi A menderatzeko, baina azkenean lortu zuten haiei irabaztea, gainerako taldeei bezalaxe, eta txapela gero eta gertuago dute orain. Gaztedi A sailkatu zen bigarren Nuarberekin galdu eta gainerako taldeak mendean hartuta, eta Goiherri hirugarren. Laugarren posturako lehian, berdinduta amaitu zuten Aresok eta Mutrikuk.
Sailkapena
|