GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-29
- Aizkora (Gipuzkoako Bigarren Maila)
Ugarteburu izan da onena lehen kanporaketan

DONOSTIA

Urte asko txapelketa ofizialetatik kanpo eman ostean, atzo itzuli zen lehiaketa ofizialetara Joxe Ugarteburu, eta Ezkiokoak aise bereganatu zuen Gipuzkoako Bigarren Mailako kanporaketa, bigarren sailkatu baitzen Lasari ia minutu bat atera ondoren. Saioa Legorretan jokatu zuten, eta zaleek ederki erantzun zuten.

Lehen kanporaketa horretan zazpi aizkolari aritu ziren, eta kirolari bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen. Lehen hirurek lortzen zuten finalerako txartela, eta Ezkiokoarekin batera, Lasak eta Otaegik lortu zuten txartela. Beste finalerdia datorren igandean jokatuko dute Beasainen. Finala, berriz, San Inazio egunean izango da. Atzoko saioan, Ugarteburu jaun eta jabe izan zen, eta txapela lortzeko faboritoen artean dago.

Sailkapena

Txinga

Legorretan bertan jokatu zuten Gipuzkoako Txinga Txapelketa, eta ez zen inolako ezusterik izan, eta azkenean Agirregabiriak lortu zuen txapela 16 plaza eginda.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskarak milaka euskaltzale batu ditu Elorrion
Euskal Herria
El PSOE halaga el apoyo de Imaz a aplazar la mesa y dice que se sentará «cuando toque»
Mundua
La ayuda llega con dificultad a Indonesia mientras siguen apareciendo cadáveres
Kultura
Un filme sobre el conflicto irlandés le da la Palma de Oro a Ken Loach
Kirolak
Basso se corona en Milán y apunta al Tour
Mundua
El cónclave de la UE se da de plazo hasta 2009 para salir de la crisis
Kultura
Un filme sobre el conflicto irlandés le da la Palma de Oro a Ken Loach
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea