- Trainerillak
Zarautzek ezustekoa eman eta Euskadiko Txapelketa eskuratu du
·Gazte mailan Pasai Donibane nagusitu zen; nesketan, Zierbena Federazio Torneoan
DONOSTIA
Traineruen denboraldia gero eta gertuago dagoela ikusirik, Euskadiko Trainerilla Txapelketan parte hartu edo ez zalantzan izan zen Zarautz Arraun Elkartea, baina azkenean Ondarroara joatea erabaki zuen, eta ez dira horretaz damutuko. «Euskadiko Txapelketa irabazi? Oso zaila dago», erantzun zigun barrez Antton Illarramendik orain astebete inguru, Ondarroan izango ziren ezagutzeko deitu genionean. Atzo, aldiz, beste mota bateko erantzuna eman zigun Illarramendik. «Oporretan nago eta ezin izan dut han egon, baina albistea eman didatenean oso pozgarria izan da», aitortu zigun alai. Ez zen gutxiagorako, Zarautzek ezustekoa eman baitzuen atzo Ondarroako uretan, eta Euskadiko trainerilla txapeldun berria da. Aurten berriz ere Traineruen Kluben Elkartearen (TKEren) Ligan izango den taldeak denboraldi ona egin du orain arte, eta atzolan hori biribildu zuen. Ez edonola, gainera. Lehendabizikoluzean lehia estua mantendu zuten Zarautzek eta Oriok, baina ziabogatik aurrera Jose Ramon Mendizabalek zuzendutako gizonak aldeak handitzeko gai izan ziren. Oriok ezin izan zion erritmoari eutsi, eta Bermeo bigarren jarri zen oriotarrei aurrea hartuta. Hondarribia, berriz, azken postuan zen, aurretik zituen ontzietatik nahiko urrun. Ordutik estropada amaierara arte ez zen aldaketarik
izan, eta Zarautzek 11 segundoko aldearekin eskuratu zuen titulua.
|