Estatubatuarrek Iraken egindako beste sarraski baten frogak kaleratu dituzte
·Soldaduek Ishaqui hirian tiroz hildako umeak eta andrazkoen irudiak emititu ditu BBC hedabideak
Haditha hirian zibilen kontra egindako sarraskiaren oihartzuna ez da oraindik amatatu eta beste baten frogak kaleratu ditu BBC hedabideak. Ishaqui hirian gertatu zen erasoa, joan den martxoan. AEBetako soldaduek, «terrorista baten» bila zihoazen aitzakiaz baliatuta, etxe baten barrura sartu eta hamaika zibil tiroz hil zituzten. Irakeko Poliziak eta biktimen familiak bidegabekeria hura orduan salatu zuten arren, inork ez zien jaramonik egin.
DONOSTIA
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) soldaduen jokaera bortitzaren berri aspalditik dute Irakeko zibilek. Eta salatu ere aspalditik egiten ari dira, baina mendebaldeko hedabide gehienak entzungor egon dira. Orain, ostera, talde mediatiko boteretsuak zabaltzen ari dira okupazio tropen basakeriak, eta ekintza berriak eta bakanak balira bezala jokatzen dute askok. Haditha hirian egindako hilketa jakinarazi duten azken sarraskia zen, atzo arte, BBC Britainia Handikoko hedabideak martxoan Ishaquin gertatutako bidegabekeriaren irudiak kaleratu zituen arte. Apurka-apurka, berriak eta bakanak ez direla ohartzen hasi da mundua. Joan den martxoan, soldadu estatubatuarrak Ishaqui hirian sartu ziren, Bagdadetik 100 kilometro iparraldera. Bertako etxebizitza bateko familia eta bisitariak hotzean tirokatu zituzten eta gero etxea bonbardatu zuten. Biktimen artean bost ume eta lau emakume zeuden. AEBek orduan eman zuten bertsioaren arabera, Al Qaedako ustezko laguntzaile bat hirian zegoela jakinarazi zieten. Etxe horren barruan zegoelakoan, «tiroketa bat sortu» eta eraikina eraitsi zen. Barrukoak harrapatuta gelditu zirela eta lau pertsona hil zirela azaldu zuten okupatzaileek. Orduan ere, bertsio hori gezurtatu zuten Irakeko Poliziak berak eta biktimen familiakideek. Bi iturrien esanetan, AEBetako soldaduek etxea inguratu zuten, barrukoei tiroka hasi zitzaien eta gero frogak ezabatzeko asmoz edo eraikina bonbardatu zuten. Lau lagun beharrean hamaika hil zirela argitu zuten. Biktimen senideek esan zuten estatubatuarrak helikopteroetan iritsi zirela eta etxea bonbardatzen hasi zirela. Al Qaedako laguntzailerik zegoen ere ukatu zuen. «Amerikarrek bizimodu hobea agindu digute baina heriotza baino ez digute ekarri», adierazi zuen orduan Ahmed Khalafek, erasoan hildako baten anaiak. BBCk emititutako bideoetan biktimen gorpuek tiroen aztarnak dituzte, eta, beraz, irakiarren bertsioa egiaztatzen du. Hedabideak argitu zuenez, erresistentzia talde sunita batek grabatutako irudiak dira. BBCk Iraken duen berriemaileak azaldu zuen ez ziotela bideoa berari eman, eta taldeak ez zuela inolako interesik mendebaldeko hedabideetan zabaltzeko, baizik eta Al Qaedako atzerriko kideei igortzeko asmoa zuela. BBCko adituek ontzat eman zituzten irudiok, eta AEBek ez zuten egiazkotasuna zalantzan jarri. Are gehiago, Hadithakoa bezala, hori ere ikertuko duela agindu zuen atzo Pentagonoak. Legearen eta giza eskubideen defendatzaile agertu nahi izateko rol horren ildotik, irakiar baten hilketagatik zortzi soldadu auzipetuko dituztela jakinarazi zuten atzo AEBek. Gertaera joan den apirilean jazo zen.
Al Malikiren gaitzespena Sarraskiok guztien ahotan daudenean, Irakeko lehen ministroak, Nouri Al Malikik, atzerriko soldaduek zibilen kontra egiten dituzten gehiegikeriak salatu zituen atzo. Berandu dabil Al Maliki, eta, gainera, badirudi ahaztu zaiola atzerriko tropek egiten dituzten operazio askotan Irakeko Poliziak edota Guardia Nazionalak ere parte hartzen dutela.
Al Zarquawi arremete contra los chiíes
Abu Musab al Zarqawi, considerado dirigente de Al Qaeda en Irak, insta a los suníes a que no se reconcilien con los chiíes en un vídeo difundido por Al Jazeera y cuya autenticidad no está comprobada. Al Zarqawi calificó de «ateo» al líder espiritual chií Al Sistani, acusa a esta comunidad de colaboracionista y les culpa del ataque contra la mezquita chií en Samarra en febrero, que desató la ola de violencia sectaria que se ha cobrado ya cientos de vidas. -
Una decena de muertos en atentados y tiroteos
BAGDAD Además de las acciones de los ocupantes, la violencia entre comunidades y los ataques de la resistencia golpean diariamente el país. Cuatro miembros de una familia fueron muertos a tiros por un grupo no identificado en un barrio del sur de Bagdad, informaron fuentes de seguridad. Los atacantes irrumpieron en una vivienda situada en el área de Iskan al Daura, y mataron al padre, a la madre y a dos de sus hijos, añadieron. La hija menor de tres años y medio, la única que salvó la vida, resultó herida en una pierna. Además, al menos seis personas murieron y otras 56 resultaron heridas en una serie de atentados con artefactos explosivos en diferentes zonas de la capital, informaron fuentes de seguridad locales. Cuatro civiles perdieron la vida y alrededor de 50 están heridos al estallar simultáneamente dos bombas en la avenida Al Gumhuriya, cerca del mercado Al Gazal de aves y animales domésticos. Quince minutos después, dos personas fallecieron y otras seis resultaron heridas al explotar una bomba en una panadería ubicada en el barrio de Bagdad Yedida, en el sur de la capital, agregaron las fuentes. La fuerte detonación destruyó la panadería y ocasionó graves daños en tiendas y viviendas vecinas. Casi media hora después, el estallido de un artefacto explosivo al paso de una patrulla policial dejo dos agentes heridos, concluyeron las fuentes.
|