GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-06-03
Ekainaren 3-ko loriartzuna

Van Gogh pintorearen eguzkizko lorearen ostoetatik bi odol tanta gorri erori dira: Gladis del Estal ekainaren 3an Bardeako basamortuan, eta, Chico Mendez, serengeiro brasildarra, Amazoniako oihanean, biak erailak. Bi tanta, bi odol putzu, gorri, larri, oihulari.

Basamortua eta oihana, izotz-mendi eta hiriak, itsasbazterra eta lakuak eta errekak... Lur osoaren gain inkisizioa erori da. Horretaz oharturik sortu zen Nazioarteko Ingurumenaren Eguna, gure kontzientziari galdera sakon eginez: lurraren jabeak al gara, nahi duguna, lurrarekin, lore-landareekin, animaliekin nahi duguna egiteko? Lurra, eta are bizitza bera ere, espekulatzeko eta negozioa egiteko baliabide al dira? Erronka-ikasgai handi eta sakon baten aurrean gaude: ez al dugu gizakion begirada aldatzeko beharra? Lurraren eta bizitzaren jabe-dominatzaile izatetik lu- rraren eta bizitzaren zaintzaile izatera igarotzea, ez al da hori gure erronka, ikasi beharra duguna?

Gladis eta Chico, ametsaren loretik eroritako bi izpi gorri, larri, oihulari... baina zer da, zer dio ekainaren 3an Bardean eta Amazonian entzuten den oihuak? «Bai» xume bat baizik ez da: bizirik nahi dugu lurra. Eta oihu horren gorritasunak agerian uzten du bizitza itotzen duen katearen muturrik gogorrenak: botere politiko-militar dominatzailea (AEBek, morroi espainiar-navarroaren baimenarekin, gerra prestaketarako du hartua Bar- dea) eta botere merkantil ustiatzailea (enpresa multinazionalak ari dira, Brasilgo gobernu morroiaren baimenarekin, Amazoniako oihana desegiten). Oihu xume bat: lurra bizirik. Gladisen eta Chicoren gorputz-arimak mila pinpi- linpauxa bihurtu ziren, munduko lore guztietan pausatuak.

Zeren zer da lorea? Bizitzaren edertasun agerikoa. Nola, orduan, hautsi edertasun hori? Nor ausartuko da mugimendu horri hesiak jartzen? Eta nola onartu ekainaren 3a bizitzaren bultzadari bizkar ematen diotenen aurpegia zuritzeko erabiltzea?

Bada Oiartzunen bide-gorri eder bat. Mundu osoko zuhaitzak ikusgai eta gozagarri eta, ondoan, egur-landuan jarritako txartelak adierazten digu zuhaitzaren izena eta nongotasuna: magnolia txinatarra, marugatze japoniarra... 66 txartel idatziak eta 37 utzikerian. Han egingo da Loriartzun: begirada berriaren nahitik sorturiko asmo bizia, eta aldi berean, instituzioen alde ilunak estaltzeko operazioa?

Zeren bada Oiartzunen Udal bat legala, Loriartzun ordaintzen omen eta kontrolatzen erabiltzen duena, eta eraikuntzako eraikitzaileen eta diru-soldata igoeraren atxikimendu legala duena eta legalki gehiengoaren ordezkaritza legitimoa baztertu duena. Legalki babesten du Abiadura Handiko Trena, eta errauste-planta eta Jaizkibelgo superportua. Lo(r)izartzun dago gure Udal legala: Ugaldetxotik Altzibarrera bide gorria hesitu, sarrera kobratu, ikuskizun sentsazionalista eta egiten duenarekiko inkoherentea muntatu. Informazioaren sekretismoarekin, herriko presoen oroimena alboratuz, lurra etxebizitzaren tratulari- en esku utziz... Loriartzun izan daiteke lohiartzunaren estalkia? Aurpegia zuritzeko diru publikoa alferrik galdu? Dena legalki egina... baina legitimoa? Ekainaren 3ko loreen legitimitaterik ba al du? Ez al da lore bakoitza, egitasmo guztiz eder baten baieztapen fisiko-biologikoa? Ez al da askatasunaren aldarri eta adierazlea?

Xabier Iragorri eta Joseba Barriola Oiartzun



ETB1en herriak eta abar
Nik, egia esan, ez dakit ongi zer gertatzen den ETB-1en azken bolada honetan, baina kontua da, batez ere, orain dela bi edo hiru hilabete sarritan ikusi ditudala pantaila horretan honelako perlak, esaterako, Erasun, Aoiz, San Martin de Unx, Mugaire, San Francisco kalea, Bilbao, Lekarotz, Pueyo, Olite, Tudela, Iruña Oca, Campanas, Elciego, Arizala, Azpilikueta (Baztangoa), Aranzadi (Iruñekoa), Iruñako..., Bruselas, eta abar.

Hasieran, «azken bolada honetan» jarri dut, baina, egia esanda, betidanik ikusi izan ditut tankera horretako akatsak ETB-1en. Noizean behin hutsen bat egitea ulergarria eta onargarria izan liteke, baina hainbat eta hain sarritan nik neronek behintzat ezin ditut ulertu. Bururatzen zaidan arrazoi bakarra da, akats horiek egiten ote diren, ETB-2ra begira prestatzen direlako programa horiek, bestela ulergaitza gertatzen zait hori guztia, ez baldin bada, behintzat, utzikeria, axolagabekeria eta zabarkeria handi samarra dagoela.

Bukatzeko, gaizki de-ritzot Euskaltzaindia- ri jaramonik ez egiteari, jakinaren gainean egonda Bilbo eta Tuteraren kasuetan bezala, konparaziora, egunero-egunero nahita Bilbao eta Tudela jartzen baitituzte, esaterako, eguraldiaren mapan.

Benetan, uste dut gai honetan ere zorroztasun handiagoz jokatu beharko lukeela ETB-1ek.

Xanti Begiristain Madotz

Aralarreko zinegotzia



Zazpi katu hamaika bizipen
Goizeko hamarrak dira, gaueko txandan ibilitako lagun gehienak jadanik ez daude gaztetxean, lau besterik ez gara geratzen, kasualitatea ote? Telefonoaren hotsak esnatu gaitu bat-batean, izaki armatuak dagoeneko auzoko erdigunea, Etxebarrieta plaza inguraturik omen daukate. Tentsio uneak, beldurrez jantziriko dardarak hasi zaizkit, elkarri begiratu diogu eta begien distirak aurreko egunetako amets gaizto horietako bat ez zela erakutsi digu. Dardaren artean, barneko indarra azaleratzen doa, konplizitateak lotzen gaitu, hainbeste asanbladetan aipatutako une hori heldu da. Leihotik begiratu dut, animaliak balira bezala euren biktimak izutzen eta estutzen hasi dira, asko dira eta badatoz.

Azkenean atea itxi dugu. Baina arnasbideak oztopatzen dituzten kolpeak hasi dira. Elkarren animo hotsak danba hotsekin nahasten dira orain, atetik ez eta hamar minutura balkoiko paretatik sumatu ditugu. «Sartu dira, barruan daude!», oihukatu dugu, eta balkoira bidea hartu dugu, ikara eta izua sartu digute dagoeneko, bitartean kaleko lagunen amorru oihuak biziki entzuten ditugu.

Nire burua kateatzea lortu dut, eta horrek euren bortizkeria gelditu du, baina lagunak euren profesionaltasun bortitzaren eskuetan daude orain. Kolpeak, irainak eta lurrera bota dituzte, buruz behera, ezin dira mugitu ere egin. Konturatu orduko burdinaren hoztasuna sentitu dut lepoan, mina, moztu egin dute katea eta berriro loturik. Oihuen artean, lurrera bota naute, buruan beraien bota zikin ho- rietako bat jarri didate, baina lagunekin nago orain.

Hamar eta erdiak. Banaka, gure etxetik, Gaztetxetik bota gaituzte. Hamabi eguneko jarduera zapuztu nahi zenuten, baina ez al zarete konturatu, teilatuarekin edo gabe, Alde Zaharreko gaztetxea martxan dela dagoeneko?

Beste aldean, Peru, Ilargi, Tuti, milesker hor egoteagatik, memento horietan eskaini zenuten laguntasunagatik. Kanpoko jendeari ere besarkada handi bat. Eta animo gaztetxean, gaztetxeagatik lan egin duzuen guztioi. Zazpi Katu aurrera!

Urtzi Ugalde - Gaztetxeko Asanbladako kidea


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los tres detenidos, libres en París 80 horas después
Jendartea
Trece personas afectadas en Iruñea por un brote de legionella pneumophilla
Mundua
Estatubatuarrek Iraken egindako beste sarraski baten frogak kaleratu dituzte
Kultura
Bi zarauztarrak gipuzkoan nagusi
Ekonomia
Dimite el secretario general de UGT-Navarra
Euskal Herria
Violenta carga de la Ertzaintza en el campus de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea