Hartzen alde egiteko manifestazioa Luchon-en gaur
BAIONA
CAP Ours-ek, hogeita hamar bat elkarte, biztanleak, herriko etxeak, mendi gidariak eta abeltzainak biltzen dituen kolektiboak, hartz arreak sartzearen aldeko manifestazioa eginen du gaur, arratsaldeko hiruretan, Garona Handiko eskualdeko Luchon herrian.Mobilizazio horren bidez, Pirinioetako herria hartzak berreskuratzeko planaren alde dagoela erakutsi nahi du, izan ere, kolektiboak. Eta, bide horretatik, joan den larunbatean, hartzak sartzearen aurka Bagnere de Bigorre herrian izandako manifestazioari aurre egin nahi dio. Beste alde batetik, Estatu frantsesak Pirinioetan sartzea erabaki duen bost hartz arreetatik laugarrena askatu zuen atzo goizaldean Garona Handiko Arbas herritik gertu. Balou izena eman diote; arra da; lau urte ditu eta 88 kilo pisatzen ditu. Balou askatzen zuten bitartean, elkarretaratzea egin zuten Bagnere de Luchonen ekintza hori salatzeko. Gobernu frantsesak jakinarazi zuenez, bosgarren hartza uda iritsi aitzinetik askatzekotan dira.
Bertan behera utzi
Pirinio Handiak Departamenduko Kontseilu Nagusiak Pirinioetan hartz arreak berreskuratzeko plana bertan behera uzteko eskatu zuen. Lekuko biztanle eta botere publikoen artean berreskuratze plan horren aurkako jende asko zegoela azaldu zuten kontseilariek erabakia hartzerakoan.Izan ere, Kontseilu Nagusiak Estatu frantsesean eta espainolean eta Eslovekian hartzak berreskuratzeko planak zuzenean eragiten zituen berrogeita hamar bat lagunen lekukotasunak biltzen dituen txostena bozkatuta hartu zuen erabakia. Honako hau esan zuen: «Gizonak politika publikoaren zentroan izan behar du, eta abereen gainetik». «Europan eta nazioartean hartz arrea ez dago desagertzekotan», gogorarazi zuen.
|