GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-03
Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzak egokitzeko lanak amaitzear daude

DONOSTIA

Hondartzetako bainu denboraldia irekitzeko garaia iritsi dela-eta, Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioak kostaldea egokitzeko lanen azken urratsak egiten ari dira. Gipuzkoan hilaren 15ean emango zaio hasiera denboraldiari ­Donostia eta Zarautzen asteazkenean ireki zen­, eta Hondarribi, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Donostia eta Zarauzko hondartzak egokitzeko 885.000 euro erabili direla jakinarazi zuen Diputazioak.

Hondartzetatik biltzen den hondakin kopurua egoera meteorologikoaren arabera aldatzen dela azaldu eta guztira 1.000-3.000 tona artean jasotzea espero dutela adierazi zuen. Era berean, urteko lehen sei hilabeteetan Gipuzkoan 1.000 tona zabor jaso dituztela zehaztu zuen.

Bizkaiari dagokionez, atzo ireki zuten bainu denboraldia, eta irailaren 30a arte egongo da zabalik. Diputazioak jakinarazi zuen amaituta daudela egokitze lanak, eta 28 hondartzatan egin dituztela obrak; 4 milioi euroko aurrekontua izan dute.

Hala eta guztiz ere, zenbait hondartzatako sarbidea hobetzeko lanak egingo dituztela jakinarazi zuen Diputazioak, eta ingurumen ziurtagiria duten hondartzetatik ­La Arena, Arrietara-Atxabiribil, Bakio, Laida eta Karraspio­ hasiko direla zehaztu zuen. Isuntzan ere zenbait lan egingo dituztela gaineratu zuen.

Segurtasun neurriei dagokienez, aurten 141 sorosle eta 67 hondartzain izango dira Bizkaiko hondartzetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los tres detenidos, libres en París 80 horas después
Jendartea
Trece personas afectadas en Iruñea por un brote de legionella pneumophilla
Mundua
Estatubatuarrek Iraken egindako beste sarraski baten frogak kaleratu dituzte
Kultura
Bi zarauztarrak gipuzkoan nagusi
Ekonomia
Dimite el secretario general de UGT-Navarra
Euskal Herria
Violenta carga de la Ertzaintza en el campus de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea