- Buruz Buruko Txapelketa
Bigarren Mailakoa, finala baino askoz gehiago
·Arretxe II.ak hirugarren txapela nahi du; Berasaluze IX.ak, aurrena
DONOSTIA
Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finala gaur jokatuko dute Iruñeko Labriten jaialdiko hirugarren neurketa Iker Arretxek eta Asier Berasaluzek. Gaurko neurketan, ordea, txapela baino askoz gehiago dago jokoan. Izan ere, hogeita bira iristen den pilotariak hurrengo urtean Lehen Mailako Buruz Burukoan aritzeko txartela eskuratuko du.Lehen Mailako finalaren bezperan jokatzeak izugarrizko kaltea egiten dion arren, Bigarren Mailakoak berebiziko garrantzia du, eta Asegarceko eta Aspeko aurrelari biek ez dute aurrean duten aukera alferrik pasatzen utzi nahi. Iker Arretxek jakin badaki zer sentitzen den txapel bat janzten denean. Izan ere, Luzaideko aurrelaria birritan izan da txapeldun urte honetan, Lau eta Erdikoan lehendabizi, eta Binakakoan, ondoren. Gaurkoa, beraz, hirugarrena izango litzateke hogeita bira iristea lortuko balu. Asegarceko ordezkariak 21 urte beteko ditu astelehenean. Hilaren 11n urtebete egingo du profesional bezala, eta orain arte pilotari interesgarria dela erakutsi du. Asko gozatzen duen pilotaria da, eskuinarekin eta ezkerrarekin; sakearekin eta errestoarekin ondo moldatzen da, eta tantoak amaitzerakoan ere trebea da. Berasaluze IX.ak ere ez du oraindik aurreneko urtea bete profesional moduan iazko abuztuan egin zuen debuta. Berrizen sortua, 22 urte ditu eta gaurkoa du lehenengo finala Asperen elastikoarekin. Pilotazaleak bere sake bortitzarengatik zur eta lur utzi dituen arren, bizkaitarrak beste ezaugarri batzuk ere baditu. Bi metro izateko zortzi zentimetro falta baditu ere, arin mugitzen da kantxatik. Oraindik indarra falta zaio, baina beste dohain batzuekin ordezkatzen du gabezia hori.
Hirugarren postua jokoan
Jaialdiko neurketa garrantzitsuena hirugarrena den arren, Arretxe II.aren eta Berasaluze IX.aren arteko finala, hain zuzen ere, bigarrenean, partida nagusian, Ruben Beloki eta Sebastien Gonzalez Lehen Mailako Buruz Buruko hirugarren postua eskuratzeko borrokatuko dira. Tentsio gabeko partida izango dela aitortu dute protagonista biek. Izan ere, irabazleak hurrengo aurtengo txapelketan txapeldunaren aurka jokatzea saihestuko duen arren, finaletik kanpora geratu izana kolpe latza izan da bientzat. Hala ere, partida horiek ere jokatu egin behar dira, eta inori ez zaio gustatzen galtzea. Gaurkoak Beloki nola dagoen ikusteko balioko du. Irujoren aurka 22-2 galdu eta gero, Burlatakoa asko kritikatu zuten merezi gabeko kritikak guztiak baina profesional handia da eta gaur hogeita bira iristeko asmoz kantxaratuko da. Gonzalezek, aldiz, lan handia eman zion Olaizola II.ari, eta Belokiren aurka aukera ona du Goizuetakoaren kontra erakutsitakoa berriz egiteko.
El acceso al Atano III estará restringido
DONOSTIA La Liga de Empresas de Pelota a Mano (LEP.M) explicó ayer que el acceso al Atano III donostiarra será restringido. Responsables de la LEP.M, del Patronato Municipal de Donostia y del Departamento de Juegos y Espectáculos del Departamento de Interior del Gobierno de Lakua se reunieron anteayer y acordaron que «no se permitirá el acceso al recinto a ninguna persona que no esté en posesión de la entrada correspondiente. Las invitaciones o pases de favor, carnets de cualquier tipo, licencias federativas, títulos de habilitación de cualquier tipo, etcétera no habilitarán a sus titulares al acceso a las instalaciones del frontón Atano III».
|