GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-03
Legebiltzarrak ez du onartu entzuketen aurkako ekimena
«Babes politiko bila etorri gara, baina argi gelditu da lehen eta bigarren mailako legebiltzarkideak daudela», nabarmendu zuen Ezker Abertzalea taldeko bozeramaile Nekane Erauskinek. «Telefono-entzuketak eta espioitza politikoa» salatzeko ez-legezko proposamena aurkeztu zuen, baina Legebiltzarreko osoko bilkurak ez zuen onartu.

GASTEIZ

Telefono-entzuketak egiten dizkiotela salatu zuen Ezker Abertzaleak, apirilaren 20an, Auzitegi Nazionalaren bosgarren epaitegitik jakinarazpen bat jaso ostean. EHAKren aurkako auziko zati batek sekretupean jarraituko zuela eta zati hori telefono-entzuketei zegokiela adierazten zen. Diligentzia horietan, besteren artean, EHAK-ko presidentea, diruzaina, idazkaria eta prentsa arduraduna daude auzipetuta. Azken hori talde parlamentarioko arduraduna ere bada eta, horregatik, honakoa esan zuen Nekane Erauskinek: «Seguru asko Legebiltzar honetan entzuketak egiten dira».

Atzo, Legebiltzarrera jo zuten «babes politiko» bila «espioitza politikoa» salatzeko. EHAKren eta bere kideen aurkako auzia bertan behera gelditzeko ere eskatu zuen.

Hirukoak, berriz, osoko zuzenketa aurkeztu zuen, «talde parlamentarioek beren jardunbidea Legebiltzarrean garatzeko duten independentzia, inoren esku-sartzerik gabe, eta askatasuna berretsiz».

Ezker Abertzalearen proposamena ez zuten onartu, bai ordea hirukoarena. Eztabaidan, EAJko ordezkari Jose Antonio Rubalcabak entzuketak egon direnik ukatu zuen, «legezkoak edo ez legezkoak», eta Ezker Abertzaleari «frogarik ez» izatea leporatu zion. EAJk gai honetan ez zuela ezer esateko adierazi zuen.

«Argi gelditu da lehen eta bigarren mailako legebiltzarkideak daudela», salatu zuen amaieran Erauskinek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los tres detenidos, libres en París 80 horas después
Jendartea
Trece personas afectadas en Iruñea por un brote de legionella pneumophilla
Mundua
Estatubatuarrek Iraken egindako beste sarraski baten frogak kaleratu dituzte
Kultura
Bi zarauztarrak gipuzkoan nagusi
Ekonomia
Dimite el secretario general de UGT-Navarra
Euskal Herria
Violenta carga de la Ertzaintza en el campus de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea