GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-03
Aurtengo Naziotasun Eguna Balmasedara eramango dute
«EHNA erabiliaz, Euskal Herria eraiki» leloa izango duen Naziotasun Egunaren beste ekitaldi bat hartuko du aurten Balmasedak. Hilaren 11rako deitu du hitzordua Bai Euskal Herriari-k, «jazarpenari» muga jarri, eta euskal herritarrei dagozkien eskubideen praktika sustatu nahian: «Herri bezala pentsatu, gozatu eta pausoak ematea sustatu nahi dugu».

BILBO

Ibarra, Ondarroa eta Zestoa. Horietxek dira Naziotasun Eguna azken urteotan hartu izan duten herriak, eta lekukoa aurten Balmasedari pasatuko diote. «Nazio identitatea osatzen duten hizkuntza, kultura eta nazio ikuspegia gisako hainbat elementu egoera larrian ikusten ditugulako antolatu dugu aurtengoa Enkarterrin», azaldu zuten, atzo, Bai Euskal Herriari ekimeneko eledunek.

Mikel Luloaga eta Julen Jauregi aritu ziren atzo prentsaren aurrean aurtengo ekitaldiaren berri ematen. Eta bertan zera deitoratu zuten berriz: «Euskal Herria nazio bat da. Bere izatea onartu eta aitortu ez zaion nazioa. Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetan bizi garen herritarroi, euskal herri- tarroi, dagokigun euskal naziotasuna ukatzen zaigu».

«Ukazio» horri estatu espainolak eta frantsesak egiten duten «inposaketa» erantsi behar zaiola ere esan zuten, eta, «nazioak sufritu behar duen bidegabeko zatiketa» dela iritzi zioten: «Zatiketa politikoa, zati- keta administratiboa, zatiketa judiziala eta lurralde zatiketa. Finean, liburu eta legeek bere egiten ez duten errealitate bat da Euskal Herria, eta errealitate hori egunez egun egikaritzen dugu herritarrok».

Horiek hala, Luloagak eta Jauregik nabarmendu zuten Euskal Herriari eta bertako herritarrei egiten dieten «jazarpenari muga jarri behar zaiela eta dagozkigun eskubideen praktika sustatu» nahi duela Naziotasun Egunak: «Euskal Herri luze-zabalean, gure nazioari dagokion eskubidea aldarrikatu eta herri bat bezala pentsatu, gozatu eta pausoak ematea sustatu nahi dugu».

Nazio eskubideak sustatzen

Naziotasun Eguna herri honen eta bertako biztanleen nazio eskubideak sustatzeko antolatzen duten beste ekimen bat dela ere azaldu zuten. Haien ustez, politikariak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideez aritzea garrantzitsua da, baina zera esan zuten: «Halere, oso momentu garrantzitsuak ditugu; euskal herritar izanik, gure ekarpena egiteko momentua iritsi da. Euskal herritarrok gure hitza eta gure erabakia praktikan jartzeko momentua iritsi da. Euskal Herria hautatu eta nazio eraikuntzari heltzeko garaia da».

Arlo horretan, gogorarazi zuten Euskal Herriko Naziotasun Aitormenak, herritarren nahia eta borondatea agertzeaz gain, herri honen eskubideak aldarrikatzen dituela; eta, hortaz, hura baliatzeko deia berretsi zuten.

Hala, hilaren 11ko Balmasedako ekitaldian, EHNA erabilita, Euskal Herria eraikitzen parte hartzeko gonbita egin zuten. «Euskal Herriaren eta euskal herritarron izena eta izana praktikoki gauzatzen hasteko guztiok gara ezinbestekoak», esan zuten. Hilaren 9an, ostirala, musika kontzertuak izango dira Bizkaiko herri horretan, eta iganderako egun osoko egitaraua antolatu dute, aisia eta aldarrikapena uztartuta. Ekitaldi nagusia, berriz, 13.00etarako antolatu dute.



EuskoTrenen «bereizkeria»

BILBO

Bai Euskal Herriari-k berriz salatu zuen EuskoTren enpresak euskal herritarrak «diskriminatzen» dituela, hainbat zerbitzutan ez baitu EHNA onartzen. Hala, Juan Jose Ibarretxe lehendakariari zuzendu zitzaion, Gasteizko Gobernuko arduradun nagusi delako, eta «arau ukatzaile hauek behin betiko bertan behera uzteko» eskatu zion. «Ukazio burugabea» ez duela ulertzen esan, eta aipatu zuen ELAk, LABek, CCOOk, UGTk, CGTk eta ESK-k babesa agertu diotela EHNAri. JulianEraso enpresako Administrazio Kontseiluan dagoenari bilkurarako deia egin zioten berriz. Gaur protesta izango da, 12.00etan, Donostiako Amarako geltokian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los tres detenidos, libres en París 80 horas después
Jendartea
Trece personas afectadas en Iruñea por un brote de legionella pneumophilla
Mundua
Estatubatuarrek Iraken egindako beste sarraski baten frogak kaleratu dituzte
Kultura
Bi zarauztarrak gipuzkoan nagusi
Ekonomia
Dimite el secretario general de UGT-Navarra
Euskal Herria
Violenta carga de la Ertzaintza en el campus de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea