GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-04
Elkartasunezko lanegunakliskarra sortu du berriro

BAIONA

Aurten, bigarrengoz, Mendekoste eguna doako laneguna izango da Estatu frantsesean. Neurria iaz jarri zuen abian Jean-Pierre Raffarinen Gobernuak pertsona nagusi eta ezinduei zuzendutako plana finantzatzeko.

Orain hiru urte izandako uda minaren ondorioz 15.000 pertsona ­gehienak nagusiak­ hil eta gero indarrean jarri zuten planaren arabera, urtean behin, enpresa publiko eta pribatuetako soldatapeko langile guztiek egun bat doan lan egin behar dute. Ugazabek, berriz, soldata-masaren %0,3 bideratu behar diote Elkartasunezko Kutxari.

Enpresek elkartasun planerako urteko laneguna zein izango den aukeratu dezakete baina, finkatu ezean, Pazko maiatzeko astelehena izango da elkartasunezko ekarpena egiteko eguna.

Iaz sekulako iskanbila eragin zuen neurriak, batez ere soldatapekoen artean diskriminatzailetzat jo zutelako. Langile sindikatuek zioten, erretiratuek, nekazariek, merkatariek eta lanbide liberala dutenek ez dutela betebehar hori: «Elkartasun-zerga bat baldin bada, herritar guztiek ordaindu beharko dute, ez soilik soldatapekoek».

Aurten ere, nahasmen handia sortu da. Hainbat enpresatan opor egunetatik kenduko dute;beste batzuetan, berriz, 35 orduko lanaldia ezartzeagatik metatzen joan diren egunetatik. Badira, egutegiko beste egun bat aukeratu dutelako, astelehenean ohi bezala jai egingo dutenak, eta, Dominique de Villepinen Gobernuak egindako egokitzapenari esker, egun ezberdinetan ordu gehigarri bana eginez zatikatu dutenak.

Kontraesanak

Jardunaren arabera, gainera, kontraesan ugari sortuko da. Esate baterako, eskola gehienek itxi egingo dute, guraso elkarteak jaieguna kentzearen kontra daudelako. Hori dela-eta, errepideetan auto ugari ibiliko delakoan, Gobernuak zama handiko kamioei zirkulatzea debekatu die. Ondorioz, garraio enpresek ezin izango dute lanik egin astelehenean.

Iaz bezala, hainbat sindikatuk greba egitera deitu dute. Horien artean, Baionako ospitalean CGTk lanuztea iragarri du.

LABek ere bere afiliatuei eta langile orori «lanegun behartuaren kontra altxatzeko» eta greba egiteko deia egin die. «Aberastasuna era egokiagoan banatzea eta politika sozialari lehentasuna ematea» dira sindikatu abertzalearen ustez jarri beharko liratekeen neurriak eta «ez inposatutako doako lanegun bat».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea