2006-06-04
Nekazaritza politika neoliberalaren aurka
Nekazaritzaren egoeraren gaineko eztabaida ugari izan da asteon. Eta egoera ez da ona. Nekazaritza-ustiategi ugari, eta haiekin batera enpleguak desagertu dira; multinazionalen kontrol gero eta handiagoak desorekatu egiten du sektorea; nekazarien eta administrazioen arteko distantzia handia da... Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak antolatutako eztabaidan bat etorri ziren parte hartu zuten nekazaritza sektoreko ordezkariak diagnosi horrekin. Izan ere, administrazioek diskurtsoan agertzen dituzten asmo onak gorabehera, errealitateak ez du hutsik egiten. 2005ean nekazarien errentak behera egin zuen; nekazaritza produktuen eta esnekien salneurriak ekoizpen kostuen azpitik daude... Finantzaketa publikoaren logika nekez uler daiteke, ez bada logika neoliberal gisa, diru laguntzen erdia baino gehiago bakan batzuen eskuetara doa-eta.>>>
Aurreko editorialak
2006-06-03
- Garoña no es limpia ni segura ni barata
2006-06-02
- La Sección 14 y la Audiencia Nacional
|