GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-06-04
Julen Murgoitio
Hautsak

Xurgagailuak agortu egin dira egunotan hiriburu inguruko saltoki handietan. Di-da batean eraman dituzte apalategietatik, arrapaladan, aitaren batean, horietan eskaintza berezirik ez bazen ere; nik neuk behintzat ez dut horren berri jaso nire etxeko postontzian. Eta, itxura batean, ez dira errumaniarrak izan. Batek kontatu didanez, azkeneko aleak geratzen zirela, kolpeka, ostikoka eta ukondoka aritu ziren politikari batzuk, politikari gehiago baitzegoen nonbait han xurgagailuak apalategian baino. Baina, ez al die horiei dopinaren analisia inork inoiz egingo? positiboa baietz!, odol berekoak baietz! Tira ba! Seguruenik, Euskadiko Alderdi Sozialistak ezker abertzalearekin jesarri egingo dela zabaldu izanak harrotu dituen hautsak dira agortuaren zergatia. Bai hautsak gero! Batzuen eran- tzuna ikusita, zer ez ote duten horiek erosiko klima aldaketaren ondorioz Ebrotiko haizeak Nafarroako Bardeako hautsak euskadiratzean! Ene, ene, horiena bai sudur fina! Ai, ama!, oraingo muki-guruinak ez dira, ez, gure arbaso haiek zeuzkatenen parekoak!, ordukoak bai iragazi onak!, ez zuten uzten arnastutako hautsak mukia loditu zezan, eta bigun-bigun jariotzen zen mukia zapiraino. Haiexek denborak! Eskerrak sozialistek jesartzeko asmoa baino ez dutela momentuz zabaldu, hau da, aulkia besterik ez dutela gogoan izan; horretaz gainera, ezker abertzalearekin mahaia bera ere, eta platerak, partekatzeko asmoa zabaldu izan balute, hau da, mahaikide izango zirela zabaldu izan balute, akabua!, tiroak eta guzti egongo ziren politikari batzuen artean saltoki handietako xurgagailu-apalategien inguruko korridoreetan, ohiko kolpeak, ostikoak eta ukondoak bazter utzita, oraingoan.

Euskaldunok zelakoak garen! Beheko estatuko hiriburura joateko ere kreditrans erabiltzen dugu, hain egin digute ohikoa joan-etorri hori! Batzuetan zera pentsatu dut: hara behera aste honetan bai eta hurrengoan ere, etenik gabe, deklaratzera deituak izate horren atzean, ezker abertzalea abiadura handiko trenaren alde behartzeko bultzada dago. Dena dela, lehengo harira bueltan, zelakoak garen euskaldunok! Europako ezkerra eskuinean den bitartean, gurean ezkerrean segitzen du ezkerrak, gero eta indartsuagoa gainera. Horra hor, Itoizen, ezker hegala mugitzen ari da!, apurka-apurka, baina mugitu; eskuin hegala, ostera, betiko moduan dago, mugiezin, aurrez aurre duen hegalaren mugimenduari amorrazioz begira. Horra hor ere, Mundakan, ezker olatua berrindartzen dago!, gero eta altuago; eskuin olaturik sekula ez da izan, sekula hori santa bada ere. Bai baikorrak gero euskaldunok! eta animosoak! Antxoarik ez dela itsasoan? Ba Antxoa Eguna antolatu! Noiz eta gaur. Non eta Ondarroan. Eta zalantzazko dudan geratu naiz, agortzear den antxoari eguna egiten badiote, ospatu egingo ote dugu datorren urtean Aberri Eguna? Jelkideek bai, antolatu dezatela Alderdi Eguna. Dena dela, espero dezagun antxoa ez agortzea, datozen egunotan arrantzalez jantzita itsasoratuko diren harrapari batzuek xurgagailuak erabiliko badituzte ere. Antxoak bere eguna izaten segitu dezan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea