GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-06-04
Nekazaritza politika neoliberalaren aurka

Nekazaritzaren egoeraren gaineko eztabaida ugari izan da asteon. Eta egoera ez da ona. Nekazaritza-ustiategi ugari, eta haiekin batera enpleguak desagertu dira; multinazionalen kontrol gero eta handiagoak desorekatu egiten du sektorea; nekazarien eta administrazioen arteko distantzia handia da... Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak antolatutako eztabaidan bat etorri ziren parte hartu zuten nekazaritza sektoreko ordezkariak diagnosi horrekin. Izan ere, administrazioek diskurtsoan agertzen dituzten asmo onak gorabehera, errealitateak ez du hutsik egiten. 2005ean nekazarien errentak behera egin zuen; nekazaritza produktuen eta esnekien salneurriak ekoizpen kostuen azpitik daude... Finantzaketa publikoaren logika nekez uler daiteke, ez bada logika neoliberal gisa, diru laguntzen erdia baino gehiago bakan batzuen eskuetara doa-eta.

Ez dirudi oso arrazionala denik Munduko Merkataritza Erakundearen (MME), Europar Batasunaren eta gainerako administrazioen nekazaritza-politika, bere barne logikan ez bada, behintzat. Multi- nazionalen logika biderkatzailean, alegia. Hortik ezin espero, beraz, onura handirik nekazarientzat, ez gehienentzat behinik behin.

Baina krisi egoeretan, hain zuzen, sortu ohi dira irtenbiderik ausartenak eta benetakoenak. Merkatuaren, produktibitatearen logikaren aurrean, nekazariek beren apustua adierazi dute egunotan: kalitatearen eta tokian tokiko merkatuen aldekoa, eta ingurumenaren jagole. Eredu horren arabera, euskal nekazariek beren nekazaritza-politika propioak egin ditzakete. Aldarrikapen horiek ez dituzte euskal nekazari-erakundeek bakarrik egin, baten batek pentsa dezakeen bezala. Nekazari-antolatze frantsesaren arduradun Jose Bove ere eredu horren alde agertu baitzen.

Eta aste honetan, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren ekimenean halaber, ideia interesgarri bat proposatu dute: Euskal Herri osokoa behar lukeen nekazaritza ganbera baten beharra. Halaxe onartu zuten han zirenek, baita oztopo handi bat gogorarazi ere, ordea: euskal lurraren zatiketa politiko eta administratiboa daitekeen ganbera horretarako eragozpen nabarmena dela (berriro ere euskaldunen arteko edozein harreman mota oztopatzen duen zatiketa). Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar ELBren esperientzia ona, oraingoz ideia bat baino ez dena gauzatze aldera akuilu izan beharko lukeena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea