GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-06-04
Kirmen Uribe - Idazlea
Urpekontzia

Xuan Bellok maite du ipuinak kontatzea. Bata bestearen atzetik kontatzen ditu. Ipuinak dira, fantasiazkoak edo errealistak, baina ipuinak beti-beti. Horren dira istorio bitxiak ezen norberak ez du jakiten egitan ari den gizona ala gezurretan. Irudimenak gehiago egiten dion pertsonari. Baina berdin da. Izan ere, gauza jakina da kontakizunak beti dutela zerbait egiazkotik eta asko asko asmatutakotik. Hori dela eta, horrelakoetan onena izaten da istorioa entzun eta gozatzea, bigarren mailako eztabaidetan gehiegi sartu gabe.

Xuanek kontatu didan azkena urpekontzi baten jazoriko istorioa da. Bigarren Mundu Gerran gertatu zen eta haren aberrian, Asturiasen. Gerra gogorrenean zela, urpekontzi ugari igarotzen omen ziren kantauri itsasotik. Alemaniarrak gehien-gehienak. Bateonbat matxuratu ere egin omen zen, eta behin baino gehiagotan hondoratu. Hau Asturiaseko kostatik hurre hondoratu zen urpekontzi baten istorioa da. Denboralea zela eta, haitzen kontra jo zuen urpekontziak eta azalera atera zen. Itsas galera guztietan bezala, ekaitza baretu zelarik, itsasertzean bizi zirenak hurreratu egin ziren ontzia zegoen tokira. Bertatik bertara ikusi nahi izan zuten ea bizirik zein edo zein geratu zen. Eta aukerarik bazegoen urpekontziaren hondaniez eta zamaz baliatzera. Gose baitzen garai hartan jendea, eta itsas galeretatik ateratakoaz pixka baterako gosea aldendu zezaketen.

Hurreratu eta harri-harri eginda geratu ziren herritarrak. Ezen urpekontziaren zama benetan berezia zen, berezi berezia. Prostitutak ziren ontzi hark zeraman zama. Alemaniatik Afrikako gerrako frontera lanera zihoazen prostitutak. Eta, nola ez, herritarrak liluratuta geratu ziren neska ilehori haien edertasunarekin.

Esaten dute prostituten lehenengo ma-nifestazio publikoa Asturiasen izan zela. Baina ez ziren izan alemaniarrak kalera atera zirenak. Bertako prostitutak atera ziren protesta egitera. Haserre bizi- an zeuden. Esaten zuten alemanekin ez zegoela konpetitzerik, negozioa hondatu zietela urpekontzian etorritako ilehori haiek. Mundualizazioaren kontrako protesten aurrekariak izango ote ziren hai- ek, auskalo.

Xuanek ez daki oso ondo zer gertatu zen emakume aleman haiekin. Inoiz bueltatu ziren haien sorterrira. Argi dagoena hondokoa da, denborarekin gauzak baretu egin zirela. Hori bai, zin egiten dit Xuanek ge- roztik ilehori gehiago dagoela Asturiasen. Egia ala gezurra, nori axola zaio. -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea