GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-04
Etxe okupatuen husteen aurka elkarretaratu dira Donostian

DONOSTIA

Donostia-Beterriko eta Oarsoaldeko hainbat gaztek elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, Donostiako udaletxe aurrean, Euskal Herri osoan zehar gertatzen ari diren husteak salatzeko.

Guztira hogeita hamar bat gazte bildu ziren «Desalojorik ez; Morlans, Gasteiz eta Bilbo, elkartasuna» zioen pankartaren atzean. Horien ordezkariek azaldutakoaren arabera, hasierako asmoa Donostia-Beterriko egoera konkretua salatzea bazen ere, azken egunetako gertaerek leloa aldatzera bultzatu zituzten.

Azken egunetan, Morlanseko gaztetxea desalojatu dutela, «irakasleen etxeak» deitzen dituztenak desjabetzeko prozesua hasia dela eta guztia azken uneraino «oso isilean» egin dutela salatu zuten gazteek. Hori bera hartu nahi zuten ardatz elkarretaratze hori deitzerakoan, baina huste hori gertatu zen egun berean; Gasteizko Errota ere hustu zuten. Hori guztia gutxi balitz bezala, hurrengo egunean, Bilboko 7 katu ere hustu zuten. Horrek guztiak eraman zuen atzoko ekitaldia Euskal Herriko salaketa ekitaldia izatera.

Gauza positiborik ere atera zuten gazteek atzoko ekitalditik, ordea; antolatzaileen esanetan, Donostia- Beterrin «horren zaila» den okupatutako lokaletan bizi diren 500 lagun ingururen arteko harremana sendotu baitzuten bilkurarekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea