GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-04
Oianguko proiektua baztertzeko eskaera egin dute
·Hurrengo ostiralerako manifestaziora deitu du Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak

Ordiziako Udalari beste behin Oianguko aisiaguneko proiektua alboratzeko eskatu zion Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak atzo egin zuen ibilaldian. Halaber, proiektuak ingurua kaltetuko duela eta parkearen erabilera publikoa mugatuko duela salatzeko manifestaziora deitu du ostiralerako.

ORDIZIA

Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak Oiangu Eguna aitzakia harturik irteera antolatua zuen atzoko, Oiangura. Goizeko hamarretan abiatu ziren Ordiziako plazatik. Orotara, 60 pertsona inguruk parte hartu zuten giro paregabean egin zuten ibilaldian. Behin bertara iritsita, plataformako kideek prentsaurrekoa egin zuten. Salatu zutenez, Udalak onartutako Oianguko aisiaguneko proiektuak «parkearen erabilera publiko, libre eta doakoa murrizten du eta pribatizatzea» adierazten du. Halaber, parkearen oreka ekologikoan eta aberastasunean eragin larria edukiko duela irizten diote. Plataformak, gainera, eurentzat hain kaltegarria den proiektua ordiziarren inolako parte-hartzerik gabe erabaki dutela salatu zuen, «nahiz eta Udalak herritarren partaidetzan oinarritzen den Tokiko Agenda 21en konpromisoak sinatu dituen».

Horretaz gain, kontzesio prozesua era irregularrean eta ilegalean egin dela salatu zuten eta, alde horretatik, Arartekoak ere kontzesioa baliogabetzeko eskaera egin zuela gogorarazi zuten.

Hori horrela, Ordiziako Udalari Oiangu parkea ustiatzeko onartu zuen kontzesioa eta proiektua bertan behera uzteko eskatu zioten. Aldean, herriko eragile guztiekin batera, Oiangu babestuko duen eta Oianguz «inolako bazterkeriarik gabe, modu publiko eta arduratsuan», disfrutatzeko aukera emango duen beste egitasmo bat prestatzeko eta gauzatzeko elkarlanean hasteko eskatu zioten Udalari.

Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak bihar Nazioarteko Ingurumenaren Eguna izango dela gogorarazi zuen, aurten biodibertsitatea ardatz hartuta. «Ordiziako Udalak biodibertsitatearen balioa nabarmenduko du Aste Berdearen programan egingo dituzten hitzaldietan, baina Oiangun onartutako proiektua biodibertsiatea babestearen kontra doa», adierazi zuten, Oiangu natura eta gizarte balio handikoa dela gogoraraztearekin batera.

Guztiagatik, heldu den ostiralean 19.30ean Ordiziako plazatik abiatuko den manifestaziora bertaratzeko deia egin zieten plataformako kideek biodibertsitatearen galeraz eta parke publikoen pribatizazioaz arduratuta dauden bizilagun guztiei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea