GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-04
Herri Borondatearen aldeko Jaiak hirugarrenez, Anoetan
Jai egitarau oparoa antolatu dute beste behin Anoetako hainbat eragilek. Helburua «herritik eta herriarentzat» egindako jaia izatea da. Herri Borondatearen aldeko Jaiak antolatzen dituzten hirugarren urtea dute herri horretan, hala, «Udalean dagoen ‘apartheid’ egoera salatzeko». Hilaren 9an hasiko dira jaiak eta 18raino iraungo dute.

ANOETA

Anoetarrak prest dira herriko jaietarako. Ohitura bilakatzen ari da, herriko hainbat eragilek Herri Borondatearen aldeko Jaiak antolatzen dituzten hirugarren urtea da-eta.

Atzo egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten Anoetako Gazte Asanbladako, Segiko, AHT Gelditu Elkarlaneko eta Anoetarrok Auzolanean herri plataformako ordezkariek. «Herritik herriarentzat» antolatutako jaiak direla adierazi zuten eta herritarrak «parte-hartzaile» nagusiak direla; izan ere, jaiek herritar guztientzako izan behar dutela aldarrikatu zuten. «Baina aurten ere, azken bi urte hauetan bezala, festa beretarako bi egitarau ezberdin daude, PNV-EAren Udala egiten ari den bazterketa politika dela-eta», salatu zuten. Alde horretatik, Anoetarrok Auzolanean plataformari dagozkion lau zinegotziak eserlekurik gabe daudela gogorarazi zuten. «Bazterketa honek bultzatzen gaitu aurten ere Udaletik kanpo jaiak antolatzera, Herri Borondatearen aldeko jaiak», erantsi zuten. Jai egitarau oparoa antolatu dute, gainera. Heldu den ostiralean, hilaren 9an hasi eta hilaren 18a arte zer ikusi eta gozaturik ez falta izateko.

Euren jai programaren gorabeheren berri emateaz gain, jai batzordea osatzen duten eragileek Udalaren jarrera salatzeko ere tartea hartu zuten. Adierazi zutenez, Udala egiten ari den «kudeaketa kaxkarrak» herritarren beharrak alde batera utzi ditu. «Aipatzekoa euskaran eta kulturan Udalak daraman atzerakada, aurreko Udalak martxan jarritako dinamikari ez baitio jarraipenik eman eta herritarrek parte hartzea ez baitute bultzatzen», salatu zuten.

Era berean, ATHren inguruan herritarrek salatu nahi izan zuten Udalak ez dituela informatzen. «Aipatu ere bai eraikita dagoen eta aspaldi irekia behar zuen kiroldegiak itxita jarraitzen duela, diru faltaren aitzakian», azaldu zuten, Udalak maiz argudio hori erabiltzen duela esatearekin batera. «Bitartean, harrigarria da alkatea hilean 2.500 euro poltsikoratzen aritzea egunean lau ordu lan eginda», kritikatu zuten.

Eragileek deia egin zuten Anoetara bertaratu eta bazterkeriarik gabeko jaiez gozatzera, «denen artean ‘apartheid’ egoera salatu eta bazterketa hau gaindituz beste urrats bat egiteko». Alde horretatik, jaiak giro onean eta askatasunean oinarriturik igarotzeko deia egin zuten «jarrera sexista eta xenofoboak bazterturik».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea