GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-06-04
- Euskal Bizikleta: Protagonistak -
Odriozola:«Egoera honetan ez du zentzurik segitzeak»
·Aurrerapausoa ematearen alde egiten du Orbeako zuzendariak

Unai IRARAGORRI
BILBO

Orbea taldeak protagonismo handia izan du Euskal Bizikletan, eta garaipen garrantzitsua erdietsi zuen ostiralean Aaron Villegasek. Hala eta guztiz ere, nahiko oztopo aurkitu ditu Jon Odriozola zuzendariak bidean. Proiektu horretan sinesten du ońatiarrak, baina, haren esanetan, «kontinental mailak ez du zentzurik» egun. Bi bide proposatzen ditu: maila hori hobetu eta finkatu edo beste mailara jauzia eman.

Argi du Odriozolak azken hitza Orbea enpresak duela. «Josebarekin ­Arizaga managerra­ abuztuan hitz egingo dut. Orduan, erabakia hartuko du bai enpresak baita nik ere».

«Ni oso gustura nago eta proiektua oso ona da, baina mailak ez du zentzurik. Hori finkatzea ezinbestekoa da, bestela, ez du merezi horrela jarraitzea. Guk dena ondo egin dugu, baina ezin dugu denbora galdu; eskean ari garela ematen du», esan du.

Ońatiarrak itxaropena du, ordea. Txirrindularitzak aldaketa behar du eta gertatuko dela uste du. «Ikusiko dugu zein bide hartzen duen eta UCI Pro Tour nola geratuko den», azaldu du.

Bigarren aukera du gogokoen Odriozolak: aurrerapausoa ematea, hau da, goi mailara jauzia ematea; Kaikurenera, hain zuzen ere. «Taldeak asko irabaziko luke; egutegi aldetik, batez ere, segurtasun gehiago izango genuke».

«Hori izango zen onena, baina, noski, diru gehiago behar da. Ez dakit Orbeak bakarrik aukera duen hori aurrera eramateko. Ni saiatuko naiz eta hori da nire ilusioa. Aukera baldin badago hobetzeko, aurrera, bestela, ez du zentzurik horrela jarraitzeak. Beraz, merezi badu, nik segitu egingo dut, bestela, ez nago denbora galtzeko».



Eibarren eman zuen taldearen ospearen berri
U.I.
BILBO

Eibarko irteeran esan zuen Odriozolak: «Jarrera egokia izan behar dugu eta ausartak izan behar dugu gure lekua topatzeko. Hortik aurrera, aukerak izango ditugu eta zorte pixka batekin, saioa irabaziko dugu». Villegasek xede hori erdietsi zuen Gatzagan, sekulako garaipena lortu baitzuen. Oso harro azaldu da taldeko zuzendaria. «Txirrindulari gazteak dira eta ez da izen handiko jendea, baina gauzak ondo egiten dituzte eta horrela emaitzak heltzen dira. Argi ikusi da taldeak urte bateko esperientzia duela. Del Nerok, Ruben Perezek eta Albizurik gorako jauzia egin duten arren, multzoak heldutasuna lortu du eta hori da garrantzitsuena».

Izan ere, sekulako astea egiten ari da Orbea: garaipen bikaina lortu du Euskal Bizikletan, eta Alan Perezek jauzia eman du Euskaltel-Euskadira. «Madariagak badaki zein den gure lana, eta oso garrantzitsua da guretzat harreman hori izatea». Alanen dohainak goraipatu ditu: «Taldeko txirrindularia da eta hori nahi zuen Igorrek ­Galdeanok­».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea