DONOSTIA
Hondarribiak nagusitasun osoz irabazi zuen atzo Mutrikun jokatutako traineru denboraldiko aurreneko estropada, eta, hala, Mikel Orbañanosek zuzendutako mutilek laugarren urtez jarraian bereganatu zuten Mutrikuko VII. Ikurrina.Ama Guadalupekoa seigarren txandan aritu zen, Zarautzekin eta Isuntzarekin batera, eta lehenengo luzetik garaipena eskuratzeko faboritoa zela erakutsi zuen.
Getaria, bosgarren txandan aritua, bigarren izan zen; irabazleek ia zortzi segundo atera zioten. Sanpedrotarra txanda berean arraun eginikoa hirugarren izan zen, 21 segundora.
Urola-Kosta traineruak, Zumaiak eta Zarautzek osatutakoak, debuta egin zuen, eta hamaikagarren postuan amaitu zuen.Hurrengo asteko Kantauriko Arraun Elkarteko Ligarako sailkapen estropadetarako probak egin zituzten zenbait ontzik.
Sailkapena
1. Hondarribia 21:39.57
2. Getaria 7.95era
3.
Sanpedrotarra 21.63ra
4. Itsasoko Ama 28.70era
5. Ondarroa 30.05era
6. Zarautz 31.77ra
7. Isuntza 43.60ra
8. Donostia Arraun Lagunak
45.64ra
9. Zierbena 1:07.16ra
10. Hondarribia B 1:14.12ra
11. Urola
Kosta 1:40.35era
12. Kaiku 1:42.50era
13. Lutxana 1:51.95era
14.
Deustu 2:10.77ra
15. San Nicolas 2:14.73ra
16. Donibane Ur Joko 2:25.13ra