GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-04
Batasunak euskara berreskuratzeko legea aurkeztu du
·«Euskal Herri osoan hizkuntza nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa da», esan du

Euskara berreskuratzeko legearen proposamena aurkeztu zuen atzo Batasunak. Gaur egun euskara desagertzeko arriskuan dagoela ohartarazi eta, horri aurre egiteko, hainbat neurri planteatu ditu. «Hizkuntza politika berria, nazionala eta burujabea gauzatzea ezinbestekoa da», nabarmendu du.

IRUÑEA

Euskarak osasun ona izan dezan, hizkuntza politika berria, nazionala eta burujabea egitea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen atzo Batasunak, eta, helburu horri begira, euskara berreskuratzeko legearen proposamena aurkeztu zuen atzo Iruñeko Golem zinemetan egindako ekitaldian.

Dokumentuan, Estatu espainolak eta frantsesak mendeetan erabilitako hizkuntz politiken ondorioz, egun euskara desagertzeko arriskuan dagoela ohartarazten da. «Euskal Herrian hizkuntza komunitatea ez-osoa, desegituratua eta desinte- gratua da», esaten da.

Hori kontuan hartuta, euskara osoki normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza politikaren eredu berriak bide juridi- koa aintzat hartuko duela azaltzen da testuan; hau da, euskara Euskal Herriko lurralde osoan hizkuntza ofiziala izango dela. Izan ere, legearen helburuen artean, Udalbiltzaren Hizkuntza Eskubideen Karta gauzatzea agertzen da. «Euskara Euskal Herri osoan hizkuntza na- zionala, ofiziala eta lehentasunezkoa da», esan zuen Patxi Urrutia mahaikideak.

Lehentasunezkoa

Batasunak aurkeztutako euskara berreskuratzeko legean euskarari zor zaion ordaintza historikoa ere jaso da. Hortaz, nazio hizkuntza denez gero, herritar guztiek jakin behar dutela eta erabiltzeko eskubidea dutela jakinarazten da. Hizkuntza ofiziala izanik, bestalde, Euskal Herriko botere publikoek eta erakundeek, administrazioek, enpresek eta zerbitzu publikoek euskara lehentasunez erabiliko dutela azaltzen da.

Hizkuntza ofizialkideei dagokienez, Ipar Euskal Herrian frantsesa izango da; eta Hego Euskal Herrian, berriz, gaztelania. Gainera, Euskal Herri osoko pertsona orok izango dituen eskubideen artean, euskara edo, dagokion herrialdean, hango hizkuntza ofizialkidea erabiltzeagatik ez baztertzea jasotzen da legean.

Euskara osoki berreskuratu bitarte, gizartean haren erabilera sustatzeko hainbat epe azaltzen dira dokumentuan, euskararen erabilera orokortzeko helburuarekin. Hala, 2009ko Aberri Egunerako lege xedapen guztiak indarrean egongo lirateke.

Hala ere, eta tokian tokiko baldintza soziolinguistikoak kontuan hartuz, goranzko prozesu mailakatua planteatzen da. Besteren artean, euskaldunak %70 eta %100 artean diren udalerrietan bost urteko epea izango dute helburua lortzeko. %25 baino gutxiago dutenentzat, berriz, 50 urteko epea ezarri dute.



Euskal hiztun komunitatea berrosatzen

IRUÑEA

Euskal Herria euskalduntzeko prozesuan mugarria dela eta euskal hiztun komunitatea berrosatzeko gutxieneko izaera duela nabarmendu ostean, zazpi oinarri planteatu ditu Batasunak, udalerriek, eskualdeek, herrialdeek eta nazioak garatu beharko dituztenak.

Hasteko, euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea, euskal herritarren eskubide indibidualak eta kolektiboak aitortzeko.

Balaunaldi berriei dagokienez, euskalduntasuna bermatzea, bizigune euskaldunak bermatzea. Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra ziurtatzea eta administrazio eta zerbitzu publiko guztiak euskalduntzea ere jaso da.

Lan esparruan, berriz, euskalduntzeko baliabideak jartzea eta hedabideak eta kultura produkzioa euskaraz lehenestea nabarmendu du.

Azkenik, zazpi oinarri horiek garatzeko beharrezkoak diren baliabideak (ekonomikoak, azpiegiturazkoak eta pertsonalak) bermatzea nabarmendu du legeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea