«Hator gorrira, hator LABera!»
DURANGO
Prozesu demokratikoari buruzkoak izan baziren ere entzun ziren adierazpen esanguratsuenak, LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek sindikatuaren jardunaren eta etorkizunaren inguruan hitz egin zuen.Prozesuaren zutoinak argitzekoeuskal sindikalismoak autodeterminazioaren inguruan egin beharreko lana nabarmentzeaz gain, «Euskal Herri berri baterako balioak, proposamenak eta ideiak etengabe aurkeztu» behar direla adierazi zuen. Izan ere, egungo gizartean kapitalismoak ezartzen dituen pribatizazioak, gazteria prekarietatera kondenatzea edota etxebizitza eskubidearen aferak nabarmendu baitzituen, eta horiei guztiei aurre egiteko sozialismoan oinarrituriko gizartea behar dela nabarmendu zuen jarraian. LABen jarduna, beti, «kontrabotere erreal bat sortzea» eta independentziaren eta sozialismoaren alternatiba politiko eta soziala uztartzea izan direla aipatu zuen Diezek, eta, alde horretatik, udararen bueltan erronka argia badela esan zuen: sindikatu hauteskundeak. Horregatik, «hator gorrira, hator LABera» deiadarra ozen zabaldu zuen LABeko buruzagiak.
|