GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-04
Zapatero: «Ez dut onartuko inork bakerako aukera zalantzan jartzea»
Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez du onartuko inork prozesua zalantzan jartzea. Hori ohartarazi zion Mariano Rajoyri, eta politika «bulkaden eraginez» ez egiteko eskatu zion. Erabakitzeko eskubidea legezkotasun espainolaren barnean bakarrik izango dela zilegi berriz esan zuen presidente espainolak.

BARTZELONA

Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak ez du onartuko «bakerako aukerarik hoberena» inork zalantzan jartzea, eta PPko presidente Mariano Rajoyri politika «bulkaden eraginez» ez egiteko eskatu zion. Horrela agertu zuen atzo “El Periodico de Catalunya”n argitaratutako elkarrizketa batean.

Patxi Lopezek jakinarazi zuen PSEren eta Batasunaren arteko bilera laster izango dela eta, bilkura hori eginez gero, PPk Gobernu espainolari bere babesa kenduko ziola esan zuen Mariano Rajoyk. Hori esatea aurpegiratu zion Zapaterok, baita erabaki hori berarekin telefonoz eztabaidatu baino lehen publikoa egin izana.

Horiek hala, baina, Angel Acebes PPko idazkari nagusiak zera leporatu zion presidente espainolari: «Zuzenbide Estatuko giltzak eman dizkio Batasunari, eta hori giltzak ETAri ematea da». Marbellan egindako adierazpenetan, konponbiderako prozesua ez dela «bake prozesua» izendatu behar, baizik eta «ETAren xantaiazko prozesua» ziurtatu zuen. «Horren bidez, terroristek nahi duten bakea lortuko dute:demokratak errenditzea, hain zuen», gaineratu zuen.

Izan ere, Zapaterok «elkarrizketa politikoa beti irekita dagoela, ETArekin izan ezik» esan bazuen ere, «gezurrak esatea» leporatu zion Acebesek presidente espainolari. «Indarkeria amaitu arte elkarrizketa politikoa irekitzeko prest dagoela esan du», argudiatu zuen PP alderdiko buruak.

Alde horretatik, “El Periodico de Catalunya”n atzo Zapaterori egindako elkarrizketan esandakoaren bidez, presidente espainolak «ETA eta Batasuna bereizten saiatu» dela kritikatu zuen Acebesek. «Gu gertatzen dena salatzera behartuta gaude, PPk ez baitie inoiz terroristei amorerik emango. Haiek galdu behar dute», gaineratu zuen Acebesek.

Ostegunean prentsaurreko bat emateagatik Auzitegi Nazionalean zitatuak izan ostean, zortzi mahaikideen kontra espetxe agindurik ez eskatzea ere gaitzetsi zuen PPko idazkari nagusiak atzo. Alde horretatik, Fiskaltzak Batasunarekin duen jarrera horren froga bat omen da, alderdi horren «errehabilitazio politikorako prozesua martxan dagoela agerian uzten baitu».

Izan ere, ustezko prozesu hori PSOEren Gobernuaren bultzada zuzenaren ondorioa dela ziurtatu zuen, eta, jarrera horrekin, Alderdien Legea bertan behera uzteko oraingoan «testuinguru egokia» dela esaten ari dela Fiskaltza jakinarazi zuen Acebesek. «Legezkotasuna defendatu behar duen erakunde batek Zuzenbide Estatuari inoiz egin dion eraso handiena da», esan zuen.

Hala ere, Kataluniako egunkarian egindako elkarrizketan, Zapaterok «zentzugabekotzat» jo zuen mahaikideen kontrako ekintza judizialek konponbiderako prozesua arriskuan jarri ahal dutela eta, are gehiago, mementoz, bake prozesuak aurrera egiteko erreforma legalak ez direla beharrezkoak ziurtatu zuen presidente espainolak, dudarik gabe.

Bestetik, Auzitegi Nazionalak hartutako azken erabakiari buruz, Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak jokatutako rola ere gaitzetsi zuen Angel Acebesek, eta «Batasuna judizialki legalizatzeko lan zikina egiten ari» dela ohartarazi zuen. Gainera, politikan, aurreko fiskal Eduardo Fungairińok eduki zuen garrantzia nabarmendu zuen, Conde-Pumpidoren jarreraren larritasunaz ohartzeko.

Horiek hala, bai Gobernu espainola bai Fiskaltza oker dabiltzala adierazi zuen Acebesek. «Zuzenbide Estaturik gabe eta legerik gabe ez da terrorismoa akabatuko», esan zuen, eta Felipe Gonzalez presidente espainola zenean, PSOE «legearen eta Zuzenbide Estatuaren gainetik pasatzen saiatu» zela erakunde armatua amaitzeko adierazi zuen; GAL aipatu zuen hala. «Berriro gertatu da, Auzitegi Nazionalean gertatu dena legezkotasunaren eta Zuzenbide Estatutaren gainetik pasatzeko beste modu bat baita», ziurtatu zuen.

«PPk erantzun beharko du»

PSOEren eta PPren artean sortutako azken ika-mika horretan Jose Blanco gehitu zen atzo Acebesek egindako adierazpenei erantzuna emateko. Izan ere, PSOEko Antolakuntzako idazkariak «bake prozesua oztopatzea» leporatu zion PP alderdiari, eta, alde horretatik, «gizarteari erantzun» beharko diola eta hauteskundeak «alde askoz handiagoarekin» galduko dituela ohartarazi zion.

Bartzelonan Estatutaren alde PSCk egindako ekitaldian parte hartu zuen Blancok atzo, eta, bertan honako hau jakinarazi zuen: «Gobernu espainolak, «PPk jarritako oztopoen gainetik, ETAren su-etenaren ondoren ez du etsiko betiko bakea lortzeko». «Zailtasunak jartzen dituenak, gurpiletan makilak jartzen dituenak gizarte espainolaren aurrean erantzun beharko du», nabarmendu zuen Blancok.

«Zer tristea den eskuina espainiarra. Estatutuei ezetz esaten die, hau da, progresoari ezetz esaten dio eta, orain, bakeari ere ezetz esaten dio. Izan ere, azkeneko bost urteetan PPk Irakeko gerrari bakarrik esan dio baietz», adierazi zuen ironiaz PSOE alderdiko agintariak.

Horiek hala, lasaitasuna mantentzeko gomendatu zien Blancok PPko agintariei, eta politika espainola kasketaldi ez dela bihurtu behar ohartarazi zien. «Horrela egiten dutenean estrategia guztiak txarto ateratzen zaizkie», esan zuen.

Aurrera begira, PSOEren ibilbidea eta jokaera zein izango diren agertu zuen Blancok. «Bakea lortzea dugu helburu eta, horretarako, elkarrizketa da bidea, Konstituzioa esparrua eta Gobernua prozesua zuzenduko duena», esan zuen.



PNV, EA y EB valoran positivamente la decisión de la AN

BILBO

Las formaciones políticas que conforman el tripartito de Lakua valoraron de forma positiva la decisión del juez Grande-Marlaska de no encarcelar a los ocho mahaikides de Batasuna, aunque cada formación matizó diferentes aspectos al respecto.

Para el secretario general de EA, Unai Ziarreta, una vez que se ha dado «la positiva decisión» de la Audiencia Nacional, «con responsabilidad hay que ir dando más pasos». Ziarreta dijo que el fallo «libera las posibilidades de bloqueo que se venían cerniendo sobre el proceso», y que ahora hay que dar más pasos y «el siguiente tiene que ser la derogación del Pacto por las Libertades y el Terrorismo».

Advertencias de Urkullu

El portavoz del EBB, Ińigo Urkullu, saludó «el cambio de actitud tanto de Batasuna como del PSOE», pero adivirtió que «una cosa es que estemos dispuestos a mirar hacia adelante y otra que, encima, se atrevan a darnos lecciones de democracia, de lealtad hacia este pueblo, a sus deseos de paz y de construcción de la nación vasca».

Urkullu fue más allá al afirmar que el «verdadero riesgo» del proceso «no es la actitud absolutamente deplorable que algunos jueces están manteniendo, sino que el PSOE y Batasuna no se atrevan a afrontar un verdadero acuerdo político de futuro y se conformen con un cálculo electoral».

Para el portavoz de la Presidencia de EB, Mikel Arana, en cambio, la decisión del juez Fernando Grande-Marlaska constituye «un alivio y un aliciente» para el proceso político.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El número de afectados asciende a 61, sin que aún se conozca el foco de la infección
Mundua
Muere un ruso y cuatro son raptados en Irak
Kirolak
Koldo Gil sigue en estado de gracia y gana la contrarreloj
Kirolak
Duelo de campeones en la final más esperada de los últimos tiempos
Iritzia
Iparralde: Saliendo del laberinto
Euskal Herria
Otegi: «Pese a que la situación ha mejorado, los riesgos persisten»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea