GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-05
Europar Batasuna bananduta asteko lan orduengatik
·Lan Denboraren arteztarauaren gainean ados jarri gabe jarraitzen dute

Hogeitabostek banandurik jarraitzen dute astean lan egin behar den gehienezko ordu kopurua dela-eta. Alde batetik, asteko muga 48 ordutan ipini nahi dutenen taldea dago eta, Britainia Handia buru dutela, muga hori gainditzearen alde egiten dutenak dira besteak.

LUXENBURGO

Astean gehienez egin daitezkeen lan orduak direla-eta, Hogeitabostak berriz ere bi taldetan banatu dira. Batetik, 48 orduko gehienezko mugaren aldekoak daude eta bestetik, muga hori gainditzearen aldekoak Britainia Handia buru dutela.

Eztabaida Europar Batasuneko Lan ministroen batzordean sortu zen, eta punturik korapilatsuena Lan Denboraren arteztaraua izan zen. Eztabaida EBko austriar Lehendakaritzak egindako proposa- menarekin abiatu bazen ere, ondoren behin baino gehiagotan moztu zuten eztabaida idatziaren bertsio berriak aurkezteko eta jarrerak defini- tzeko.

Besteren artean, Austriako azalpenak «opting out» delakoarekin «salbuespen» moduan jarraitzea proposatzen zuen. Horren arabera, egoera horretara soilik jo ahal izango da, asteko 48 orduak kalkulatzeko kontuan hartzen den urteko erreferentzia aldiak malgutasunik eskaintzen ez duenean.

Europako Batzordeak proposamenaren gainean planteatu zuen lanaldia 48 ordutik 56ra igotzea, betiere hiru hilabeteko epean kalkulatuta.

Bestalde, Estatu espainoleko, Estatu frantseseko, Suediako, Belgikako, Greziako, Zipreko, Finlandiako, Portugalgo, Luxenburgoko, Italiako eta Hungariako ordezkaritzek «arteztaraua berrikusteko jarrera» azaldu zuten.

Ordezkaritza horiek guztiek, gainera, «aurrera egiteko ahaleginak nahikoak ez» direla uste dute eta neurria onartu nahi ez dutenen blokeak «baldintza objektiboak» ez direla aipatzen esan dute; haien ustez, baldintza objektiboek «opting out» delakoa kasu berezietan indarrean jartzea ahalbidetuko lukete.

65 orduko lanaldia astean

Bestalde, Industria eta Merkataritzako ministro britainiarrak, Alistair Darlingek, muga asteko 48 ordutan ipini nahi dutenen argudioak «guztiz onartezinak» direla esan zuen eta asteko lan orduen muga 65 ordutan jartzea proposatu zuen, betiere hiru hilabeteko epean kalkulatuta. Lau aste baino gutxiago irauten duten kontratuen ordutegietan malgutasun gehiago ere eskatu zuen Darlingek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sakabanaketak beste istripu larri bat eragin du Madrilen
Mundua
Evo Morales pone en marcha su «Revolución Agraria» dando tierras a campesinos pobres
Kirolak
Gil y Herrero, vencedores en Arrate
Kirolak
Martínez de Irujo recupera su trono
Kirolak
Roko Leni Ukic desatascó a un Baskonia fajador
Jendartea
Los casos de legionella detectados en Iruñea se elevan ya a 86
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea