GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-06-05
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Hauteskundeak Azkainen

Aukera paregabea Azkaineko abertzaleentzat urtean egiten duten lanaren emaitzen biltzeko. Hogeita zazpi hautetsi izendatu behar dituzte Herriko Etxeko talde berriaren osatzeko eta abertzaleek ere proiektu berrien aurkezteko aukera izan dute.

Azkainek gorabehera bortitzak izan ditu azken hilabeteetan. Auzapezaren politika oso kritikatua izan da. Alderdi handien sostengurik gabe, erran nahi baita nagusi den UMPko edo PSko kide ez izaki, argi zen bide zaila izanen zuela eta erasoak handiak. Gure aldetik, bai euskararen alde eta etxebizitza sozialaren alde lan nahiko ona egin duela erran daiteke, gauza berria euskaldunen kontra den hautetsi inguru horretan. Berriz ere aurkeztu da bere proiektuarekin jarraitzeko gogoarekin. Aldi honetako hauteskunde sistema aldatu baita. Izan ere, orain arte pertsonak hautatzen ziren; aldi honetan, ordea, zerrenda osoa hautatu behar da.

Abertzaleek zerrenda polita eta proiektu abertzalea dute hain fite aldatzen ari den herriarentzat, kanpotar dirudun kopuruaren emendatzearekin. Kanpainaren erdian, sagardo eguna herriko plazan antolatu nahian Herriko Etxearen baimena lortua zuten. Baina ez, aldi honetan oztopoa ez da auzapezarengandik heldu, oztopoa Estatutik etorri da suprefetaren eskutik. Herrietan antolatzen diren bestez ere arduratzen hasia zaigu. Euskaltasunaren aldeko ekintzek prentsa oso txarra dute boterearen pasabideetan, herrietako antolaketak kontrolatzeraino. Besta auzo batera igorri dute, sostengua izan du zerrenda abertzaleak baina estatuaren indarkeria jasan behar izan du. Demokraziaren forma berria alegia?

Hauteskunde oso interesgarriak dira, indarren ebaluaketa partziala baldin bada ere, lanaren bideratzeko argazkia. Emaitzen ondotik aliantzen inguruko eztabaidak etorriko baitira. Portzentaien arabera zenbat hautetsi abertzaleren ateratzeko aukera izanen den, norekin elkartu usaiako debate sutsuak. Segur aski, hautetsi abertzale berriak izanen dira, agian Udalbiltzarekin lan egiteko eta Udalbiltzaren garrantziaren ideiaren indartzeko. Alain Charier da zerrendaburua. Gogoz aritzeko prest dago zerrendaren proiektuaren bultzatzeko herrian.

Azkaine egun hauetan oso zaindua izanen da, UMPk hautagai esanguratsurik ez badu aurkezten ere, Azkaineko Herriko Etxea nahi du. 2008an eginen diren herrietako hauteskundeetarako prestatzen ari, jakina da hautagaia ere prest dutela. Baina abertzaleek eginen duten emaitzak eragin handia izanen du eta hori inportantea da guretzat. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sakabanaketak beste istripu larri bat eragin du Madrilen
Mundua
Evo Morales pone en marcha su «Revolución Agraria» dando tierras a campesinos pobres
Kirolak
Gil y Herrero, vencedores en Arrate
Kirolak
Martínez de Irujo recupera su trono
Kirolak
Roko Leni Ukic desatascó a un Baskonia fajador
Jendartea
Los casos de legionella detectados en Iruñea se elevan ya a 86
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea