GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-05
Arrakastatsua izan zen Iruñerriko Mintza Eguna
·160 lagun baino gehiago bildu ziren Topaguneak antolatutako ekimenean

Mintza Eguna egin zuen joan den asteburuan Topaguneak Iruñerrian. Iruñerriko Mintzakide proiektuko koordinatzaile Oskar Zapataren esanetan, Iruñerrian halako talde bat euskaraz aritzea ez da makala. 160 lagun baino gehiago bildu zituen ekimenak.

IRUÑEA

Euskara barra-barra entzuteko aukera izan zen asteburuan, Iruñerrian, Topaguneak antolatutako lehenengo Mintza Egunean. ‘‘Mingaina askatzeko egunak’’ Euskal Herriko bazter guztietatik ­Bergara, Bilbo, Donostia, Durango, Erandio, Gernika, Getxo, Hernani, Lasarte-Oria, Muskiz eta Ordiziatik, hain zuzen ere­ etorritako 160 lagun baino gehiago bildu zituen, euskarazko egun-pasa jai-giroan egiteko asmoz.

Iruñeko Gaztelu plazan zen hitzordua, eta inork ez zuen huts egin. Eguerdi-partean hasi zuten Arga ibaiaren ertzean zeharreko ibilaldia, eta Iruñerriko lekurik adierazgarrienetakoak ezagutzeko parada ederra eman zuen. Ibilbidea luzeegia ez egiteko, bermuta hartzeko atsedenalditxoa ere izan zen, Burlatako bide zaharrean, Lagunartea elkartearen parean.

Atsedenaldiaren ostean, bidea berriz hartu zuten mintzalagunek, Atarrabiaraino. Bazkaria prest zeukaten orduko, Paz de Ziganda ikastolako jantokian. Bazkaria amaitutakoan, jai giroa aprobetxatuz, mintzakideek eskerrak eman nahi izan zizkieten Donostiako Mintzalagun proiektuan oso garrantzitsuak izan diren lagun biri: Josetxo Errazkini batetik, eta Jokin Sarasolari bestetik. Biek ere Koldo Dometx bitxigileak egindako oroigarri eder bana jaso zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sakabanaketak beste istripu larri bat eragin du Madrilen
Mundua
Evo Morales pone en marcha su «Revolución Agraria» dando tierras a campesinos pobres
Kirolak
Gil y Herrero, vencedores en Arrate
Kirolak
Martínez de Irujo recupera su trono
Kirolak
Roko Leni Ukic desatascó a un Baskonia fajador
Jendartea
Los casos de legionella detectados en Iruñea se elevan ya a 86
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea