GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-05
- Aizkora (Gipuzkoako Bigarren Mailakoa)
Unai Otañok txapela janzteko hautagaitza aurkeztu du Beasainen
·Ibarrakoa izan zen bigarren kanporaketako onena, Mujikaren eta Elorriagaren aurretik

DONOSTIA

Ez zen ezusterik izan, eta Otañok, Mujikak eta Elorriagak lortu zuten atzo, Beasainen, uztaileko azken egunean izango den Gipuzkoako Bigarren Mailako aizkolarien finala jokatzeko txartela. Hiru horiekin batera izango dira Ugarteburu, Lasa eta Otaegi, horiek joan den igandean Legorretan lortu baitzuten txartela.

Jendetza handia batu zen atzo Beasainen bigarren kanporaketa ikusteko asmotan. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen. Unai Otaño zen saioa irabazteko faborito, eta Ibarrakoak ez zuen hutsik egin, jaun eta jabe izan baitzen. Lehen enborretik hartu zuen aurrea, eta saioa nahi bezala eraman zuen. Aldea ateratzen berehala hasi zen, eta garbi zegoen berak eramango zuela garaipena.

Borrokarik handiena bigarren posturako izan zen; horretarako izan zen emoziorik handiena, Elorriaga eta Mujika ere finalean izango zirela berehala ikusi baitzen. Hala ere, ia amaierara bitarte ez zen erabaki bigarren postu hori, eta azkenean Mujikak eraman zuen Elorriagari hamaika segundo kenduta, baina biak izango dira txapelaren lehian.

Atzo, Otañok sekulako itxura eman zuen, eta txapela lortzeko faborito nagusia izan daitekeela erakutsi zuen. Orain dela ia bi hilabete jokatu zuen apustua Lasarekin bikoa osatuta Olasagastiren aurka, eta orduko prestakuntzari eusten diola erakutsi zuen. Bigarrenari eta hirugarrenari ia bi minutu kendu zizkien, eta horrelako lan motzean hori alde handia da.

Joan den astean jokatu zuten beste kanporaketarekin aldenduta, Otañok Legorretan irabazi zuen Ugarteburu baino hamar segundo gutxiago behar izan zituen bere lanak burutzen, eta bera izan da kanporaketa guztiko aizkolaririk onena. Atzo bigarren geratu zen Mujikak, berriz, joan den astean bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Lasak eta Otaegik baino denbora handiagoa behar izan zuen lanak amaitzeko.

Atzo Beasainera joan ziren zaleek ez zuten aizkora bakarrik izan, beste erakustaldi batzuk ere egon baitziren; izan ere, Gipuzkoako orga-joko txapelketa ere bertan erabaki zen. Azkenean, Urresti izan zen garaile lau itzuli pasa eginda.

Hurrena, Lehen Mailakoa

Gipuzkoako Lehen Mailako aizkolarien finala ere prest dago, eta uztailaren 2an jokatuko dute Leaburun. Olasagasti, Peñagarikano, Txapartegi, Mugertza I.a eta Erasun neurtuko dira nor baino nor. Sailkapeneko azkenekoak maila galduko du, eta heldu den urtean aurten BigarrenMailan txapeldun suertatzen den aizkolariak ordezkatu ahal izango du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sakabanaketak beste istripu larri bat eragin du Madrilen
Mundua
Evo Morales pone en marcha su «Revolución Agraria» dando tierras a campesinos pobres
Kirolak
Gil y Herrero, vencedores en Arrate
Kirolak
Martínez de Irujo recupera su trono
Kirolak
Roko Leni Ukic desatascó a un Baskonia fajador
Jendartea
Los casos de legionella detectados en Iruñea se elevan ya a 86
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea