- Harri-jasotzaileak
Urrutia eta Agirre finala jokatzeko moduan dira
DONOSTIA
Urrutiak eta Agirrek lortu zuten herenegun Bigarren Mailako Urrezko harri-jasotzaileen finala jokatzeko txartela, Lertxundi eta Astorkia mendean hartuta.Bi minutuko hiru txanda izan zituzten. 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta kubikoarekin bakarka aritu behar izan zuten, baina 100eko bolarekin txanda librean neurtu ziren. 100 kiloko zilindro zaharrari 24 jasoaldi (2.400 kilo) eman zizkion Urrutiak, eta 22 (2.200) Astorkiak. 100eko kubikoa, 17 aldiz (1.700 kilo) altxatu zuen Agirrek; eta 16 (1.600 kilo) Lertxundik. Azkenik, txanda librean, Urrutiak eta Agirrek 29 jasoaldi (2.900 kilo) eman zizkioten 100eko bolari, eta 27 (2.700) eman zizkioten Astorkiak eta Eizmendik. Guztira, 7.000 kilo jaso zituzten Urrutiak eta Agirrek, eta 6.500 Lertxundik eta Astorkiak. Urrutiak eta Agirrek Telleria II.aren eta Eizmendiren aurka jokatuko dute finala hilaren 18an Armen- tian. Aurrez, ordea, datorren larunbatean, Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan, 23.00etan, beste hiru final izango dira. Maila nagusian, Olasagasti eta Nazabal neurtuko dira. Aizkoran, berriz, 23 urtez azpikoetan, Otaegik eta Rekondok neurtuko dituzte indarrak, eta azkenik, harri-jasotzean, Izeta II.a-Landarbide Barinaga-Ostolatzaren aurka neurtuko dira. Aizkorako txapeldunen Liga hilaren 18an hasiko da.
|