Herritarren agurra bi borrokalariri
«Behin borrokatu direnak onak dira. Urte bat borrokatu direnak hobeak dira. Urte asko borrokatu direnak oso onak dira. Baina bizitza osoa borrokatu direnak, horiek behar- beharrezkoak dira». Hori dio Bertold Brecht antzerkigileak idatzitako esaldiak. Atzo gurtutako bi euskal borrokalarien eredua ondo baino hobeto islatzen du esaldi horrek. Jokin Gorostidiren gorpuaren errautsak aireratu zituzten Deban, itsasoan; eta Zornotzan, aldiz,Jon Idigoras omenduzuten zornotzarrek.
Euskal Herriaren askapen borrokan azken arnasa eman arte lehen ilaran, borrokan aritutako bi euskal herritar, bi militante, bi borrokalari agurtu zituzten atzo herritarrek, Zornotzan lehena eta Deban bigarrena. Jon Idigoras eta Jokin Gorostidi, hurrenez hurren. Beren ibilbidea eta bizitza deskribatzea merezi ez duten horietakoak dira, Euskal Herriak sobera ezagutzen dituenak. Ezker abertzalearen borrokaren isla, zutoin eta, hein berean, belaunaldi berrien lokarri bila- katzeko bertutedunak. Herri Batasuneko sortzaileak eta mahaikideak ere izan ziren, gainera, atzo agurtutako bi militante abertzaleak.Sei aste igaro dira bihotzekoak emanda Jokin Gorostidi Donostiako Ospitalean zendu zela. Urtebete, berriz, Jon Idigoras herritarren artetik joan zenetik. Gorazarre egin zieten berriro ere. Gorostidiren azken agurra izan zen, bere gorpuaren errautsak Debako moilan aireratu baitzituzten. Idigoras berriro ere gogora ekarri zuten herritarrek Zornotzako Jauregibarria parkean egindako omenaldian.
Ekitaldi bero eta sentikorrak Debako moila inguruan txalapartaren soinuek herritarrak batzen zituzten artean, 11.30 pasatxo agertu ziren ikurrinak agerian zituzten hamar itsasontzi. Erdikoan, Gorostidiren bikotekide eta burkide Itziar Aizpurua, sendiaren eta ezker abertzaleko ordezkarien babespean. Gainerakoetan, herritarrak. Eta goian, moilan, arrano beltzak eta ikurrinak tinko eusten zituen herritar andana. Lore eta hostoen artean aireratu zituen Aizpuruak Jokin Gorostidiren gorpuaren errautsak, eta jarraian, besoa tentetu, ukabila itxi eta “Eusko gudariak”, bertakoen eztarriak sentimenduz urratuta, abesten hasi ziren. “Lepoan hartu eta segi aurrera” kantua, irrintzia etatxistulariak izan ziren Gorostidiren azken agurrean. Xumeak, beroak eta sentikorrak izan ziren oso atzoko bi ekitaldiak. Zornotzarrek Idigorasi eskainitako omenaldia ere hunkigarria eta sentitua izan zen oso; hain zuzen, Jauregibarria parkean, haren errautsak lurperatuta dauden tokian. Bertan elkartu ziren haren errautsak babesten dituen oroigarri monolitoaren inguruan, mila bat lagun inguru, eguerdiko ordu batean. Larunbatean hilak 3 bete zen Idigorasen heriotzaren lehen urteurrena, eta Durangon LABek deitutako ekitaldia bera ere ezker abertzaleko militan-te historikoaren omenaldi bilakatu zen. Atzo, aldiz, zornotzarrek eta hurbileko lagunek gurtu zuten Idigoras. Lau bertsolarik abestu zituzten kantuen bidez ekarri zituzten gogora Idigorasen bizitzako pasarte eta oinarri nagusiak, guzti-guztiak, nola ez, Euskal Herriaren askapen borrokari lotutako pasadizoak. Bertsoen ostean, lau lagunek hartu zuten hitza. Zornotzako ezker abertzaleko kide bat, LABeko Txutxi Ariznabarreta, Batasuneko kide Ibon Arbulu eta, azkenik, Jose Mari Sagardui, Gatza, espetxean 26 urte betetzear dagoen euskal preso politikoak espresuki idatzitako gutuna irakurri zuen adiskidea igo ziren oholtza gainera. Txalapartaren doinuen artean dantzari gazte batek ohorezko aurreskua dantzatu zuen, eta jarraian Idigorasen alargunari loreak eman zizkion. Juanita Gerrikabeitiaren semearen, Idigorasen, argazkiak mila lagunen begiradak bereganatzen zituela hasi zuten ukabilak estu “Eusko gudariak” lehenbizi eta “Internazionala” ostean abesteari. Biak ala biak, Jokin Gorostidi eta Jon Idigoras, beste hainbat euskal borrokalari bezala, Euskal Herriak gatazka gainditzeko egun duen aukera politikoa sortzeko borrokan aritu diren militanteak izan dira. Hori nabarmendu zuten atzo ere. Ez da gutxiagorako. Ezker abertzalearen lau hamarkadetako historiaren isla baitira Idigoras eta Gorostidi. -
|