Izaro AULESTIARTE
Sorterriak agurtu du aitor elortza azkenekoz
Aitor Elortzaren borondatea zena errealitate egin zuten atzo haren senide eta lagunek. Urtarrilean Baionan zendu zen iheslari politikoalgortarraren errautsak bere herriko Portu Zaharrean duintasunez etamaitasunez astindu zituzten. Aurretik, ekitaldi hunkigarria izan zen.
Erbestean 26 urte zeramatzan Aitor Elortzak bere Baionako etxean hilik aurkitu zutenean. «Euskal Herria, borroka, ihesa, erbestea, konpromisoa, espetxea, gose-grebak, GAL, polizia-jazarpena, tortura, esleipena... », horiek izan dira, besteren artean, eta hainbat euskal herritarren gisara, algortarrak bere horretan bizi behar izan zituen bizipenetako batzuk. Eta, horiek guztiak gogorarazi eta deitoratu ziren atzo Algortako Portu Zaharrean egindako ekitaldi hunkigarrian.Hain zuzen, 1960an Parisen jaiotakoa laster joan zen Algortara senideekin bizitzera. Baina, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zela, «herriaren alde borrokatzeagatik errepresioaren atzamarretatik iheska», 1980an sorterria utzi behar izan zuen, 19 urte besterik ez zituenean. Donibane Lohizunera iritsi eta laster Ziburun atxilotu zuten. Hilabete batzuez Baionan izan zuten preso, eta aske utzi zutenean Mexikorako bidea hartu zuen. Nolanahi ere, «Euskal Herria beti buruan eta bihotzean», 1982an Donibane Lohizunera itzuli eta bertan finkatu zuen etxebizitza. Harrezkero ere, 1991n atxilotu eta Fresnesen sartu zuten urtebetez. Atxiloketa haren harira 1993an izandako epaiketan absoluzioa jaso zuen Elortzak, baina, 1994an berriz hartu, Metz-era bidali eta aterpe ba- tean bizitzea inposatu zioten. Bertan ezagutu behar izan zituen segurtasunik ezak, prekarietateak, langabeziak, zein, besteren artean, dirurik ezak ere, egun gutxira inposatutakoa apurtzeko erabakia hartzea eragin zuten, eta orduan itzuli zen Euskal Herrira algortarra. Hori guztia gogor deitoratu zen atzo, azken finean, bere heriotza ere «sufritu eta bizi izan zuen bizitza bezain gogorra» izan zela gogorarazita. Izan ere, «azken urteetan bizitako guztiaren ondorioz» buruko gaitz batek jota galdu zuen bizitza, eta zera salatu izan dute haren gertukoek: «Estatuen errepresioak Aitor erail du. Pertsona eta militantea akabatzea helburu duen errepresioak erail du». Mezu hori presente izan zen halabeharrez: eguerdirako
Getxoko Algorta auzoan hamaika pankarta eta kartel ageri ziren Elortzaren
omenez. Ekitaldirako espresuki atondu oholtzak ere antzeko «gudariaren» aldeko
aldarrikapenik ez zuen falta izan. Iheslari zenduaren gurasoak eta arreba txalo
zaparrada artean igo ziren oholtzara, eta maitasunez ezarri zituzten bertan
egurrezko kaxa batean haren errautsak. Parean zuten Elortzaren erretratua, baita
xingoladun ikurrin ugari ere.
«Haren sua gurekin»
Ekitaldirako «Aitorren sua gurekin dagoela» adierazteko pebeteroa piztu zuten. Dantzarien jardun polit baten ostean, aldiz, adar eta txalaparta doinuak izan ziren, eta omenduaren bizipen politikoak ezezik pertsonalak gogora ekartzeak bertaratutakoen samina berpiztu zuen.Jose Luis Monzon haren lagunak gaztetako kontuak eta anekdota bitxiak kontatu zituen, Elortzaren afizioak zein «senideekiko zuen maitasuna» aipatuz. Gero, aldiz, AlgortakoEtxerat-ek oparia egin zien oholtzan ziren senideei. Eta, hori bezain hunkigarria izan zen Iheslari Politikoen Kolektiboko hainbat kidek grabazio baten bidez «bidean guztia eman» duen hari eskaini hitz goxoak. Askatasuneko Julen Larrinagaren parte-hartzearen ostean, txistularien laguntzaz ikurrinez pasabidea egin eta senideek errautsak itsasora bota zituzten. Bertaratutakoek loreak ere jaurti zituzten uretara, eta “Eusko Gudariak” abestu zen. -
|