GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-12
Astebete barru hasiko da Gorritiberea «Eutsi!» bere lehen film luzea filmatzen
Deslokalizazioak langabeziara eraman dituen bi lagun (Anjel Alkain eta Asier Hormaza) izango dira Alberto Gorritiberearen lehen film luzeko protagonistak. Drama sozial horren gainean eraikitako komedia gisa definitzen du zuzendari zumaiarrak bere lana. Pasaiako portuaren inguruan hasiko dira filmatzen hilaren 19an eta sei astean bukatu nahi dute. Baliteke datorren urteko udaberrian banatzeko moduan izatea. «Road movie», euskal kolorea, txirrindularitzaren ikusgarritasuna eta beste hainbat osagarri izango ditu. Bingen Mendizabalen musika izango du eta Evaristok kanta bat jarriko dio lanari.

ZARAUTZ

Herriz herriz bere abereekin haurrak aztoratzen dabilen Gorritiren semea da. Gasteizen jaio zen arren, udak eta asteburuan Zumaiako Bitarte baserrian ematen zituen eta herri horretan bizi da. Lehen haurraren jaiotza eta bere lehen film laburra batean egokitu zaizkio, baina dena kontrolpean duen itxura ematen du Alberto Gorritibereak (batzuetan Alberto J. Gorritiberea idazten du Herri Irratiko izen bereko esatari eta lehengusuarekin nahas ez dezaten). Irudiaren eta zinemaren munduan sartu aurretik sukaldari izan zen. Bodegon Gorriti eduki zuen Gasteizen. «Sukalde bateko lanak eta filmatzetakoak badute parekotasunik, biak dira talde lanak, baina bakoitzak oso garbi du zer egin behar duen», azaldu zuen Albertok.

Hilaren 19an filmatzen hasiko diren komediaren gidoia Unai Iturriagak eta biek idatzi dute sei hilabete laburretan, baina urtebete lehenago hasi omen ziren filmaren ideia biribiltzen Baleuko produkzio-etxeko korridoreetan. «Azken hiru urteotan Baleukon aritu naiz lanean. Iaz tv movie bat egin genuen. Hori bukatu genuelarik, langileen eta film honetan lan egingo duten aktoreen artean balizko filme bati buruz hizketan hasi ginen, txolarteetan, korridoreko elkarrizketetan. Kirol batzuen inguruan gure artean dugun zaletasuna izan zen hasierako gai nagusia eta hari tiraka atera da gidoia», esan zuen Albertok.

Komedia bat

Azaroan proposatu zioten filmaren zuzendaritza eta Unai Iturriagarekin batean gidoia idazteko aukera. «Iturriaga oso tipo interesgarria iruditu zait. Ni gidoilaritzaz asko ikasia naiz, ikastaro pilo bat egin dut, baina Unaik ekarpen oso onak egin ditu, freskura izugarria duelako. Ez genuen elkar ezagutzen. Eseri ginen biok eta gozamena izan da berarekin lan egitea, sekulako txispa duelako, zerbait berezia. Nik nire gauzak jartzen nituen mahai gainean eta berak bereak eta oso ondo pasatu dugu», jarraitu zuen. Komedia izango da, baina Alberto erabakia justifikatu beharrean sentitzen da. «Zinemaren egoera nolakoa den ikusita eta euskaraz egitea ere muga bat dela kontuan izanik, komediaren aldeko apustua egin genuen, baina badu azpian drama sozial bat: deslokalizazioaren aurka greban dauden bi langile baitira protagonistak», jarraitu zuen. Anjel Alkain eta Asier Hormaza izango dira bi aktore nagusiak. «Greban dauden bi langile horiek goizero bizikletan ibiltzera ateratzen dira elkarrekin eta bien arteko harremanak aukera ematen digu komedia tonuko film bat egiteko, kritika soziala baztertu gabe», esan zuen. Tourrak ere presentzia dezentea izango omen du filmean.

Alkain dagoeneko bizikletarekin entrenatzen hasia da eta Hormaza lehendik ibiltzen da mendiko bizikletarekin. Kandido Urangak, Nagore Aranburuk eta Oihana Maritorenak osatuko dute aktore taldea. Baleuko eta Irusoin dira ekoizleak. Lakuako Gobernuaren diru-laguntza dute eta ETB buru-belarri sartu da finantzaketan.

Sei hilabete eskas izan dute filma prestatzeko. «Unai, gainera, txapelketak harrapatu zuen bete-betean, baina burua ideiaz beteta itzuli zen eta gauzak azkar egin ditugu», gogoratu zuen zuzendariak.

Sukaldaritza urteak, Andoaingo Bideo eta Irudi Eskola, Madrilgo urteak eta ETBko lanak atzean geratu dira. Kameraren atzean jartzeko ordua iritsi zaio zuzendari gazteari.



Una comedia con sustrato de drama social
J.A.

ZARAUTZ

Es de Gasteiz, conoce, por tanto, la vida de una ciudad, pero siempre ha vivido con algunos animales en el desván de su casa, ha pasado desde la niñez los veranos en el caserío Bitarte de Zumaia y la mayoría de los cortos que realizó para el master de dirección de cine en Madrid fueron rodados en el zoológico o en los parques. «Mira que la cabra tira al monte», le repetía un profesor. Esa familiaridad con la naturaleza le viene de familia. Su padre pasea un espectáculo de poneys, vaquillas y jabalíes por las fiestas de Euskal Herria, pero es también una reacción contra la claustrofobia que llegó a sentir en su primera profesión, la de cocinero. Quizás por ello, su primer largo, cuyo rodaje se inicia el día 19, cuenta con una veintena localizaciones, casi todas ellas al aire libre. Será una comedia con fondo de drama social, con dos protagonistas que sufren las consecuencias de la deslocalización. «Tendrá road movie, mucho color del país y la espectacularidad del ciclismo», dice el joven director.

Edozertarako balio duen mutila

Alberto Gorritibereak 36 urte ditu. Ikasle errebelde eta emaitza urrikoa izan omen zen. Zarauzko Argazki Elkartean ibili zen mutikotan. Beti gustatu izan zaio irudiaren mundua. Sukaldaritza ikasi zuen ordea, eta bere jatetxea jarri zuen Gasteizen. Dena utzi eta berriro hasi zen ikasten. Orain lau bat urte bukatu zuen Zuzendaritza Masterra. Publizitatean eta kultura kudeaketan egin zuen lan aldi batez, Arraiozen, eta urtebete eman zuen gidoi bat idazten. ETBra itzuli zen eta editore eta errealizadore ibili zen. Azken hiru urteak Baleukon eman ditu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazaña
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea