GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-06-12
Mikel Aramendi
Bost hilabete

Kasualitateetan sinestea nahiago dutenek aise argudiatuko dute alderantzizkoa, baina Zarkauiren heriotzatik nik aintzakotzat hartzen dudana data da: ekainak 7. Gertaera horretan eztabaidatik at utz daitekeen datu bakarra delako, alde batetik. Baina baita ere azaroaren 7rako xuxen-xuxen bost hilabete geratzen zireneko eguna zelako iragan asteazkena. Eta jazoeraren nondik norakoa hausnartzeko ikuspegirik zuhurrena eskaintzen duelako horrek.

Hileko lehen asteartea izaki, azaroaren 7an hauteskundeak egingo dituzte Estatu Batuetan. Eta Etxe Zuriko apopiloa hautatzeko ez badira ere, ikusgarrizko garrantzia dute aurtengo bozketa hauek Inperioaren metropolirako.Ordezkarien Ganbera osoa (435 jarleku) berritu beharko da, hala nola, Senatuaren heren bat (33 senatari), eta 36 gobernadore, beste huskeria batzuen artean.

1994koez geroztik, errepublikarrek Behe Ganberan duten nagusitasuna galzorian egotea da mami nagusia. Orain arte 231 errepublikar eta 201 demokrata esertzen ziren Ordezkarien Ganbera horretan; beraz, demokratek nahikoa lukete 16 postu berri eskuratzea. Lortuko balute, Bushen agintealdiaren azken bi urteak askoz nekosoagoak izango lirateke, bai iritzi publikoaren onespena (eta iritzi hori eratzen duten hedabideen isilkeria konplizea, Hadithako sarraskiaren kasuan demagun) galdua duen Irakeko gerrari dagokionez, eta bai etxe barneko hainbat politikatan ere. Gogoratu besterik ez dago zer gertatu zen Clintonen bigarren agintaldian, alderantzizko indar-banaketa eman zenean.

Horregatik, Etxe Zuriaz jabetuta dagoen kamarila azken hondarrak ere xahutzen ari da agertoki hori zertu ez dadin. Azken hilabeteetako organigrama aldaketa guztiek kutsu elektoral berbera dute. Iranekiko jarrera erratikoak ere halatsu interpretatu behar dutela esango nuke. Irakeko gobernu berriaren inguruan Khalilzad enbaxadorea ‘irensten’ ari dena esplikatzeko modua ere hor nonbaitetik letorke.

Gauzak horrela, Zarkaui zen estatubatuar agintariek berehalakoan jaso zezaketen tanto bakanetakoa. Kaskarra, benetan. Zalaparta mediatikoa alde batera utziz gero, figurantea baino ez delako izan Irakeko anabasan. Ikusteko geratzen da gainera noren mesederako izango den haren desagerpena epe ertain edota luzera. Haren jarduerak nori egin zion mesede erabaki beharko genukeelako aldez aurretik. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazaña
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea