GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-12
Amagoia MUJIKA
Batzuetan hobea izatea txiki
«Herri ttipi ñimiño bat,hori da Euskal Herria»,megafoniatik kantaezagunak. «Batzuetanhobea izatea txiki», oholtzatik Igeldokohaurrak. Baietz,mega, hiper, supereta halakoak nagusidiren egunotantxikitasuna maitedutenak badaudela. Eta luzerako daude,atzo Igeldon eskolatxikien jaian esanzutenez. Igeldokoek ere bere txikian herriizan nahi dutela aldarrikatu zuten, eta ez Donostiako auzo.

Goizeko hamarretan eta puntual samar abiatu zen atzo Igeldon eskola txikien festa handia. Eguraldia bero, beroegi eguzkitan, eta itzala oso preziatua izan zen egun guztian, halakoetan ohi den bezala. Plazan jarritako oholtza gainetik baten eta bestearen esanek eta Igeldoko haurren abestiek egin zituzten beroketa lanak, nahiz eta, aipatu bezala, giroa nahikoa beroa zen lehendik; bai eguzkiari esker bai Igeldon festa gogoz bildu ziren milaka laguni esker.

Txikitasunaren aldeko aldarria izan zen nagusi. Batetik, bertaratukoetan asko eta asko txikiak ziren. Bestetik, gurasoek eta irakasleek eskola txikiek bizirik behar dutela aldarrikatu zuten, herri txikiak biziko badira. Eta, azkenik, Igeldoko biztanleek beren txikitasunean herri izan nahi dutela esan zuten ozen; eta ez «Donostia handiko porlanezko auzo txiki», herri baizik, bere letra guztiekin. «Gure txikitasunean guk nahi dugu erabaki zer izan eta nolako Igeldo eraiki», esan zuen Juan Carlos Izagirrek. Aldarrikapenak aldarrikapen, eskola txikiak izan ziren atzoko protagonista. Hobe esanda, eskola txikietako ikasle txikiak.

Beste protagonista bat Lakuako Hezkuntza sailburu TontxuCampos izan zen, aurretik komunikabideei bertan izango zela aurreratu bazien ere, azkenean ez zelako agertu. Bere saileko Patxi Olaberriak bete zuen bere lekua. Olaberriak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 58 eskola txiki daude, 2.400 ikasle eta 340 irakaslerekin. Horietatik 29 eskola Gipuzkoan daude, kasik mila ikasle eta 180 irakaslerekin.

Olaberriak Tontxu Camposen izenean eskola txikietako langileak eta gurasoak zoriondu zituen, «egiten duten lan onagatik». Gainera, «egunerokoan Hezkuntza Sailaren laguntza» izango dutela adierazi zuen.

Angiozarko eskolako ordezkariek ere izan zuten beren tartea hasierako ekitaldian. Azken bi asteak ez direla samurrak izan agertu zuten eta Olaberriaren esanak praktikara eramango dituztelako itxaropena agertu zuten. «Administrazioari dei egin nahi diogu ahalegina egin dezan hemen esandakoa betetzeko eta bizirik dagoen herria bizirik iraunarazteko eskola txikiarekin», gaineratu zuten. Aldarrikapenak helduen gauzak dira, ordea, eta haurrek bestelakoak maiteagoak dituzte, goiz guztian izan ziren jokoak, esaterako.

Egia esan, primeran pasatu zuten gune desberdinetan prestatutako jolasekin. Antolaketa ere oso txukuna izan zen eta jolasak politak. Atzoko beroa ikusita eta haurrei uretan jostatzea gustatzen zaiela kontuan hartuta, uretako pistolekin lagunak bustitzea xede zuen jolasa izan zen jaun eta jabe. Haurrak ez ezik, begira zeuden gurasoak ere busti zituzten txikienek, eta denak gustura, hala ere. Jolasak beti jolas.

Geratu gabe jardun zuten txikienek ­eta gurasoek ere horien atzetik­ goiz guztian. Eskerrak, hala ere, joko denak horretarako propio prestatutako karpa moduko batzuetan egin zirela eta han itzal eta freskura pixka bat bazela.

Halakoetan ohi denez, jana eta edatekoa ez ziren falta izan. Goizean goizetik, festa hastera zihoala, txahal errearen usainak gidatu zituen bisitariak aparkalekuetatik plazara. Ez zen gida txarra. Han bertan erretako txahalaren pintxoak dastatzeko aukera izan zen, beraz, besteren artean.

Goizeko jolasen eta modakoen ondotik, bazkaria izan zen Igeldoko pilotalekuan. Arratsaldean, berriz, postre ezin hobea: Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia. Festa handia eskola txikiena, beren txikitasunean handi baitira.

Aurpegiak asko eta asko ikusi ahal izan ziren Igeldon barna, horietako asko ezagunak, bai eskola txikien alde daudelako edo bai haurrak horietara eramaten dituztelako.

Batasuneko ordezkariak ere han izan ziren eta antolakuntzan jardun zutenei «zorionak» helarazi nahi izan zizkieten, atzoko «festa aurrera eraman» zutelako eta «egunero egiten duten lanagatik». Talde abertzaleak nabarmendu zuenez, «eskola txikiak ixteko egon daitezkeen asmoen aurka» borroka egiteko prest dago, bere iritziz, «asmo horiek ez direlako onargarriak». «Eskola txikiak errealitate jakinetan kokatzen dira eta ez da inolaz ere ulergarria horien aurka egitea. Ondo erakutsi dute urte luzeetan euskara, gure herrietako nortasuna eta kultura zaintzeko tresna ezin hobea direla eta Batasunak beren alde egingo du beti».



Angiozarko eskola txikikoek ez dute beteko Hezkuntza Sailaren agindua
A.M.

IGELDO

Angiozarko eskola txikiaren egoerak ere izan zuen bere txokoa atzoko jai-giroan. Aste honetan bertan jakin dute Lakuako Hezkuntza Sailak ez duela eskola itxiko, baina, era berean, eta baldintza modura edo, eskolako bi haur zaharrenak Bergarako eskolara jaisteko agindu die. Hartara, Angiozarko eskola txikian Haur Hezkuntza baino ez litzateke geratuko.

Bertako gurasoek atzo aurreratu zutenez, «pase forala» egin eta ez dute beteko Lakuaren agindua, ez dituzte Bergarara jaitsiko bi haur zaharrenak. «Eskola ez dute ixten baina baldintza hori jartzen digute, eskolan lehen hezkuntza kentzeko. Guretzat hor eskolak estatus bat galtzen du eta eutsi egin nahi diogu horri», esan zuten. Horiek hala, herrian «lan handia» egin beharko dela eta horretarako prest daudela aurreratu zuten. «Jakin nahiko genuke zein den bi haur horiek jaisteko arrazoia. Ez dago arrazoi objektibo edo pedagogikorik, eta horregatik ez dugu errespetatuko», gaineratu zuten. Beren ustez, Hezkuntza Saila kontuan hartzen ari da zenbat haur geratzen diren Angiozarren eta zenbat jaisten diren Bergarara: «Jakina, horrela gero eta gehiago izango dira Bergarara jaisten direnak eta gutxiago Angiozarren geratzen direnak. Eta eskola ixteko aitzakia izango dute».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazaña
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea